Btontor 1go irteera
Gaur, hilak 11, Udalaitzera joan gara Mendi Martxa batzordekoak. Gure lehenengo ibilaldia izan da, eta ez horregatik sinpleena edo errazena. Arrasateko mendirik garaienera joatea erabaki dugu. Honek 1000 metro inguruko garaiera du, eta herritik bertatik 600 metroko desnibelarekin egin dugu topo. Hala ere, hau ez da inongo trabarik izan. Gure lehenengo astea da unibertsitatean eta Biteri ikastetxe nagusian, beraz, nobedadeak bultzatuta, lagunak egiteari ekidin behar diogu. Hori dela medio, bromak eta txisteak izan ditugu lagun bidai guztian zehar.
Ibilaldia hasi bezain laster, Udalarantz abiatu gara. Lehenengo sustoa izan da muturren aurrean aurkitu dugun aldapa, ondorengoa ezezaguna baikenuen. Zorionez, gogoa gailendu da nekea eta ahulkeriaren aurretik. Tontorrera ailegatzerako momentua izan da bereziena; gure aurpegiek beste kolore bat zuten, mirakulua zirudien. Bertan argazki batzuk atera ostean, Iñakik (gure sherpa) gordeta zuen sorpresara abiatu gara. Eta non eta han, mendi tontorrean, kobazulo bat, iturri eta guzti! Oso interesgarria izan da egia esan. Bueltatzeko ordua iritsi da orduan, eta beherantz abiatu gara, irribarrea aurpegitik kendu ezinik.
Esan beharra dago, ibilaldi hau, egingo ditugun guztietatik lehenengoa izan dela, eta badirudi, momentu onak pasatuko ditugula ibilaldi hauetan.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu