IINN elkarbizitza


Ikastetxe Nagusietan orohar, gurean behintzat hala da, aurki daitekeen ezaugarri garrantzitsuena elkarbizitza da. Hori da gaur egun listozapo guztien ahotan aurkitzen den besteekiko (zure alorreko lehiatzaileekiko) desberdintzen gaituen elementua.

De Eski irteera

Baina edozein ertzetik begiratuta ere, Ikastetxe Nagusien ezaugarri hau benetakoa da. Ez da negozioa egiteko zer miragarri bilatu bat. Benetan gurea da. Batenbatek esan lezake “ya, baina hori bizitzaren ezein egoeratan, eguneroko bizitzan edota erakundetan ere tarteko da nahi eta nahi ez”. Eta seguruenik horrela izango da. Eta seguruenik ere, zinez gai honen koxka elkarbizitza horrekin zer egiten den izango da. Ez dut gai hau ez ezbaidan jarriko ezta eztabaidatuko ere.

Gaur bilatzen dudana gurean berez ematen den elkarbizitza hori nola erabiltzen, kudeatzen edota norabidetzen dugun azaltzea bait da.

De MC gau tematikoa

Biterin elkarbizitza ez da ondo pasatzea, ezta lagunak egitea edota elkarrekin ikasteko taldeak sortzea ere. Hori dena berez gertatuko da, baita Biterin ez bazaude ere. Baina bertan egonda ez zara sekula bakarrik egongo ezta sentituko, nahi ez baduzu behintzat. Hasiera hasieratik etxearentzako oinarrizkoa den talde baten parte izango zara, talde horretan zure gradu berdina ikasten ari diren kideak aurkituko dituzu eta taldearen norabidea gidatzen lagunduko dizuen profesional bat izango duzu ondoan.

Testuinguru honetan pertsonen arteko harremanak du indarra. Harreman horiek landuz, kideen arteko lotura den sare horrek hautsiezina den sendotasun bat lortuko du eta hamaika gauza desberdin abiarazteko malgutasunaz ezaugarrituko da. Kideen arteko harremanaren pareko, taldeen arteko harremana bilatuko eta erraztuko dugu, horrela sarearen sendotasun eta malgutasuna muga gabe areagotzeko. Gauzak horrela, oinarrizko erlazio hauen funtsaren poderioz hainbat eta hainbat gauza, ekintza, irteera, txapelketa, juerga, tertulia eta abar luze bat antolatuko dira. Eta irekiko diren bide guzti horietan urrats desberdinak ematen laguntzeko, pertsona anitz ezagutu eta eurekin komunikatzea eta elkar lan egitea bilatuko dugu. Beste batzuen artean unibertsitateko irakasleak, udaletxeko teknikari eta zinegotziak, unibertsitatea kudeatzen duten langileak, inguruko erakunde eta enpresetako profesionalak, Biteriko egoile ohiak eta abar luze eta amaigabe bat.

De Atzerritarrekin afaria

Beraz hau horrela izaki, Biteriko egoileek ondo pasatzen dute, sagardotegira joaten dira, eskiatzera joaten dira, jolasak antolatzen dituzte eta kirola ere egiten dute, ardo dastatzeak antolatzen dituzte, Gasteizko Mercedesera joan izan dira bertan lan egiten duen egoile ohi baten eskutik. Tira ez nuke sekula amaituko. Ekintza guzti hauek ordea ez da Biterin bilatzen dena, horiek lanaren ginga dira; gure egiazko lana izpirituak sendotzea da, sareak ehuntzea, ezein moetatako harreman kudeatzen ikastea, bizitzarako armak eskaintzea azken finean.

Biteriko elkarbizitzak unibertsitatean igaroko den denbora tartea errotzen laguntzen du.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu