Broller Gasteizen
Gasteizen ospatzen den Martin Fiz maratoi entzutetsuan parte hartu zuen Broller taldeak orain gutxi. Ez da ekimen erraza horratik! Urte osoan entrenatzen ibili eta gero, batenbatek pentsa lezake aisa egiten den gauza horietako bat dela. Ez da ordea ahuntzaren gauerdiko eztula. Amaterrak baino are eta maila kaxkarragoa zuen talde honek ikasturte hasieran eta hala ere, zer eta horrelako froga bat egitera aurkeztu.
Aurkeztu baino ausartu esan beharko nuke, ez baita makala tale honek egindakoa. Eguzki nahiz eguraldi nahasia izan, izerditan blai eta izterrak bero bukatzen zuten entrenamendu saioak. “Trena” egiten ikasteak ere nahikoa lan eman zuen. Hankazangoak modu egokian erabili eta elkar trabatzea sahiesten duten bitartean, eskuak helduta ibiltzea lortzea da helburu. Gozatu ederra hartu zuen taldeak helmugara iritsi zirenean.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu