Odola
Ze gauza preziatua den odola. Misterio gordinen bat gordetzen duen leizezulo sakon horietako bat da odola. Gorputza den makinaren gasolina. Hori gabe ezin. Norbaitek esango du bihotzik gabe ere ezin garela bizi, gibela ezin dugula ohe ondoko mesanotxean ahaztuta laga eta lanera joan. Baina zerri bati bihotza hartu eta osaba Joseri jarri ez zioten ba? Eta ez dakit ze magia erabilita ez al gara zelula batetik gorputz organo desberdinak sortzeko gai?
Baina odola berezia da. Egun ezin dugu odolik sortu. Gorputzean zein lan egiten duen, moeta desberdinak sailkatzea, gorputz batetik bestera berrerabili, eta horrelako gauza miragarri pila ulertu eta lortzeko gai izan arren, oraindik ere ez dakigu odola fabrikatzen . Ahalko balitz. Horregatik erabat derrigorrezkoa da solidaritate hutsez, ematearen plazerraz, beste bati bizitzen jarraitzen laguntzearen onuraz, denok, gure odol apur bat ematea.
Odola ematea bizia oparitzea delako.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu