Mendi taldea
Erderaz “la cabra tira al monte” esamoldea bada ba, gu ere halamoduz ibili ohi gara eta mendi irteerak antolatzeko talde bat sortu da aurten gurean.
Lau irteera behintzat antolatuko dira urtean zehar eta nola ez, lehenengoa berta bertatik hastea erabaki zuten taldekideek. Udalaitz (1117m) gailurrak Arrasate herria koroatzen eta babesten duen mendi garai eta tontorduna da.
Etxetik Udalara nahiko errez igotzen da, bide erdia karreteraz eta beste erdia mendiz eginez. Oraindik orain taldea hizketaldi animatuan ibili zen, arnas hestuak eta ezinak aurrerago datoz.
De Udalaitz |
Udalako iturrian ura erateko aukera polita dago. Ordu beteko ibilbidea egin eta gero ondo etortzen da ezpainak bustitzea.
De Udalaitz |
Eta esan bezala badatoz aldapa maldatsu eta latzak.
De Udalaitz |
Altuera apur bat hartu eta Arrasate eta inguruko ikuspegi ederrak aurkitzen ditugu.
De Udalaitz |
Ez da erreza ez tontor hau garaitzea, badaude tentu handiz ibili beharreko pasabideak.
De Udalaitz |
Real eta Athletic-en arteko lehiaren aitzindari izan zen borroka hau.
De Udalaitz |
Eta azkenean, tontorraren atzetik zesuma ibili eta gero horra gure saria.
De Udalaitz |
Ederra igoera, zotina mozterainoko maldak eta lagun arteko pasira paregabea.
De Udalaitz |
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu