Elkarbizitza
Biteri experience batez ere eta funtsean elkarbizitza da. Eguneroko bizitzatik hasi eta elkarrekin egin ditzakegun gauzetara abiatzen da. Hemen eta orain, momentu oro, eguneroko bizitza…, pertsonen arteko topaketaz hitz egiten ari naiz eta elkartze horiek eta horien bitartez gertatzen diren sortze prozesu berriez.
Elkarbizitzak dena biltzen du. Beste pertsonekin harremanean bizi gara adibidez etxean edo bizi-tokian (logelan edo logeletan, jatorduetan), beste adibide garbi bat ikasgela da (MUren kasuan are garbiago Ekipo Lanetan ikasten delako), eta Biteriko ardura banaketa, ekintzen antolaketa (horregatik Batzordeen antolaketa hain zuzen ere) eta aisialdirako denbora jostagarriak ere horren adierazle dira .
Biteriko elkarbizitza zuk eraikitzen duzu: zuretzako momentu pribatua aurki dezakezu baita besteekin partekatzeko denbora eta aukera franko. Zure esku dago.
Gure bizi esperientzian murgildu nahi?
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu