Diseinu estrategikoa eta Felix Baltistan Fundazioa


Orain arte Diseinu Estrategikoko Masterrean eduki ditugun hitzaldi eta ekarpenak beti egon dira lotuak iparraldeko gizartearen nahiei eta aukerei begira. Nola asebete hobeen erabiltzailearen behar horiek, non topatu aukera berriak produktu eta zerbitzuentzako, nola ulertu hobeto kontsumitzailea, zein estrategia jarraitu jasangarritasun kontzeptuak zerbitzu-produktu sistemetan barneratzeko…

Dena den, inguratzen gaituen gizarte hau ez da mundu honetako errealitate bakarra. Joan zen Astelehenean Masterreko 1. Mailako ikasleek Ortzi Akizuren hitzaldia entzuteko aukera izan zuten. Ortzi, Diseinatzaile Industriala da formazioz (eta bokazioz), diseinua eta diseinu pentsaera (bai, hau ere Design Thinking-a delako…) aplikatzen du Felix Baltistan Fundazioaren azpiegitura taldean Pakistaneko Hushe bailaran barna.

P1020755

Diseinuaren eta Kooperazio Internazionalaren arteko loturak azaldu zizkigun. Zein rol daukaten diseinatzaileek testuinguru zehatz horietan, zein diseinu prozesu jarraitu, zein helbururekin, zer nolako zailtasunak topatzen dituzten bidean, faktore teknikoak, faktore sozialak…

Beste mundu bat posible delako, eta hau bideratzeko ezagutzak ditugulako, diseinuak eta diseinatzaileek arazoak konpontzeko dugun ikuspuntuak balio dezaketelakoan gaude. Diseinua modu zintzo, sostengarri eta duin batez pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko erreminta delako, diseinua mundua aldatzeko erreminta izan daitekeelako.

//Ion

Hay 2 comentarios

Añade el tuyo
  1. 1
    aritz

    aupa ekipo!!! ez dakizue zenbat gustatuko litzaidaken txarla hori entzutia eta ondorengo eztabaidan parte hartzia…. noizko «remake» bat?

    Forte abraço!!

  2. 2
    DBZ diseinu berrikuntza zentrua

    Aupa Aritz!!!

    Ta noizko zure txarla???? Egingo diogu tartetxo bat proiektu eta proiektu artean!!!

Hay 1 comentario