PRODUKTU ETA ZERBITZUEN DISEINU ESTRATEGIKOKO MASTERREKO IKASLEAK “GURE BEGIRADA” LEHIAKETAREN 1. EDIZIOKO IRABAZLEAK | ALUMNOS DEL MASTER DE DISEÑO ESTRATÉGICO DE PRODUCTOS Y SERVICIOS GANADORES DE LA 1ª EDICIÓN DEL CONCURSO “GURE BEGIRADA”


[EUS]

Produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko masterreko (MUDE) ikasleek irabazi dute “Gure Begirada” lehiaketaren 1. edizioa. Honako hau ONCEk Mondragon Team Academy-rekin, Mondragon Unibertsitateko enpresagintza Fakultateko ekintzailetza unitatea, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte politiketako Sailarekin elkarlanean antolatutako lehiaketa da.

Hainbat unibertsitatetako ikasleek hartu dute parte lehiaketan eta honako erronka hauek landu dituzte bi egunetan zehar: Garraio publikoaren irisgarritasuna nola hobetu; txandek ezartzen dituzten ikusizko pantaila informatiboen irisgarritasuna nola hobetu; eta mugikorrerako bideo-joko bat nola sortu. Horiek guztiak itsuengan edo ikusmen urriko pertsonengan zentratu dira, pertsona guztientzat inklusiboak izanik.

Azaroaren 16an online egin den azken ekitaldian, lehiaketako sei finalistek beren proiektuak aurkeztu dituzte, horietako bi talde MUDEko ikasleak izanik. Proposamen guztiak aurkeztu ostean, Sergio Suances, Laura Telleri eta Ana Urquidik osatutako taldeak irabazi du lehen saria, “Paloma” garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzeko proposamenarekin. Gailu adimendun bat da, objektuak antzemateko azken aurrerapenak erabiltzen dituena, autobus-geltokietan egunero ikuspen urriko pertsonei gertatzen zaizkien egoerak denbora errealean transmititzeko, garraio publikoa guztiontzat irisgarriagoa izan dadin.


MUDEko bigarren proposamen finalista Nerea Galarza, Juan Lopez, Iker Marin eta Cristina de la Mazak osoturiko taldeak burutu du, “This is not a guide” izenekoa. Honek ere garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzea du helburu. Proposamen hau produtu-zerbitzuko sistema batean oinarritzen da, ikuspen urriko pertsonei aukera ematen diena geltokien eta metro-lineen barruan modu erabat autonomoan orientatzeko. Edozein ingurunera egokitzeko moduko sistema da, ibilbideak sortuz eta erabiltzailea gidatuz Bluetooth eta NFC teknologien bidez.

Hemendik talde irabazlea eta talde finalista zoriondu nahi ditugu azken emaitzagatik. Eta zorionak produktu eta zerbitzuen diseinu estrategikoko masterreko gainerako parte-hartzaileei ere, egindako lan handiagatik.

Zorionak danoi!

ONCE web orrialdeko notizia: https://www.once.es/noticias/la-once-y-mondragon-unibertsitatea-premian-los-mejores-proyectos-presentados-para-resolver-los-retos-de-las-personas-con-discapacidad-visual

[CAS]

Alumnos del Máster En Diseño Estratégico de Productos y Servicios (MUDE) han ganado la 1ª edición del concurso “Gure Begirada”. Concurso organizado por la ONCE en colaboración con Mondragon Team Academy, la unidad de emprendimiento de la Facultad de Empresariales de Mondragon Unibertsitatea, y el apoyo de la Consejería de Políticas Sociales del Gobierno Vasco.

Los retos que los alumnos y alumnas participantes de distintas Universidades han trabajado durante 2 días han sido: cómo mejorar la accesibilidad del transporte público; cómo mejorar la accesibilidad de las pantallas informativas visuales que establecen los turnos; y cómo crear un videojuego para el móvil totalmente accesible. Todos ellos centrados en personas ciegas o con baja visión, e inclusivos para todas las personas.

En el evento final que ha tenido lugar el 16 de noviembre en modo online, han presentado sus proyectos los seis finalistas del concurso, siendo dos de ellos de MUDE. Tras las presentaciones de todas las propuestas, el primer premio ha sido para el equipo formado por Sergio Suances, Laura Telleria y Ana Urquidi con su propuesta para mejorar la accesibilidad del transporte público, “Paloma”. Se trata de un dispositivo inteligente que utiliza los últimos avances en reconocimiento de objetos para transmitir en tiempo real las situaciones que se dan diariamente en las paradas de autobús a personas de visibilidad reducida para hacer del transporte público un medio más accesible para todos.

La segunda propuesta finalista, realizada por el equipo formado por Nerea Galarza, Juan Lopez, Iker Marin y Cristina de la Maza, “This is not a guide”, también se centra en mejorar la accesibilidad del transporte público. Su propuesta se basa en un sistema de producto-servicio que permite a las personas con visibilidad reducida orientarse dentro de las estaciones y líneas de metro de manera totalmente autónoma. Se trata de un sistema adaptable a cualquier entorno, el cual crea rutas y guía al usuario a través de tecnologías Bluetooth y NFC.

Desde aquí queremos felicitar tanto al equipo vencedor como al equipo finalista por el resultado final. Y felicitar también al resto de participantes del master en diseño estratégico de productos y servicios por su gran trabajo.

Zorionak danoi!

Noticia publicada en la web de la ONCE: https://www.once.es/noticias/la-once-y-mondragon-unibertsitatea-premian-los-mejores-proyectos-presentados-para-resolver-los-retos-de-las-personas-con-discapacidad-visual

+ No hay comentarios

Añade el tuyo