COLOR & TRIM sari banaketa 2012


Ikasturteari bukaera emateko, uztailaren 5ean MAIER S. KOOP enpresarekin batera Gail Patrick eta Simon Harris Diseinatzaileen hitzaldiak eta bigarren seihilekoan egindako Color & Trim proiektuaren sari banaketa burutu zen.

Gail Patrick Nissan Design Europe-en Color & Trim-eko diseinatzailea da, Londonen. 10 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, Nissaneko proiektu ezberdinak aurkeztu zituen, kotxeetan erabiltzen diren material eta textura ezberdinen sormen prozesua azalduz. Simon Harris berriz, Visteon Auto Envision taldeko Innovation & Design Europe enpresako  diseinu burua da. Bere hitzaldian, tendentzietan oinarritutako kontzeptuen sormen prozesuaz hitz egin zigun. Benetan aurkezpen interesgarriak!

Color & Trim proiektuei dagokionez, Master eta Graduko ikasleak Maierrek emandako Color & Trim formazioan oinarrituz eta martxoan Carl Rohde Cool Hunterrak emandako tendentziak jarraituz kotxeentzako material berritzaileak sortzea zuten helburu.

Oso lan interesgarriak sortu dituzte ikasleek. Material berritzaileak, naturan, zentzumen desberdinetan, eta abarretan oinarrituak. Esperientzia berrien pertzepzioa, auto barnean sartu eta sentsazio ezberdinak sortzea ahalbidetzea izan da beraien helburu garrantzitsuena.

 

 

Lau sari ezberdin banatu ziren Master eta graduko ikasleen artean:

Masterreko ikasleen saria: ORGANIC SOPHISTICATION, Iker Agirre, Elene Cid, Leire Goitia eta Amaia Zapirainentzat. Naturako materialen ikerketa sakon baten oinarrituz erlajazio, natura , oreka, etab. bezalako sentsazioek sortutako kontzeptu berriak materialetan itzultzeagatik. Saria Gail Patricken eskutik jaso zuten.

Graduko ikasleen lehenengo saria: STRESS SOCIETY, Xabier Albizurentzat. Itsasoko ingurune baten inspiratutako proiektuagatik, egur xafla eta argiarekin lortu duen joko interesgarriagatik eta metal eta egurraren konbinazioagatik. Maierrekoen hitzetan, proiektu berritzaile bat da, oso aurkezpen onarekin eta materialen aurkezpen eraginkorrarekin Saria Simon Harris-en eskutik jaso zuen.

Graduko ikasleen bigarren saria: COMFORT & WELFARE, Laura Julianentzat. Egurra eta “aromaterapia” kontzeptuarekin egindako konbinaketagatik eta auto barnean lortutako kolore eta materialen arteko armoniagatik. Nabarmentzekoa ere materialen aurkezpena. Saria, Maier S. Koop.eko lehendakaria den Julen Madariagaren eskutik jasoa.

Graduko Materioteka onenaren saria: URBAN NOMADS, Izaskun Peñagarikanorentzat. Urban Nomad tendentzia eta kotxe elektrikoen inguruko azterketaren koherentziagatik, kontzeptu berritzaileak sortuz, materialen aukeraketa eta konbinazioaren bitartez. Saria, MGEPeko Ingenieritza Koordinatzaile den Josu Galarzaren eskutik jasoa.

Zorionak irabazleei eta baita proiektua egin duzuen ikasle guztiei, egindako lanak benetan interesgarri eta berritzaileak baitira!

 

// eider

+ No hay comentarios

Añade el tuyo