Helsinki Design Week-eko bidaia gogoratuz


“Ekintzaile izateko motibazio osoz itzuli gara Helsinkitik”

Iparraldeko lurralde hotza den Finlandiak diseinuaren eta lan egiteko moduaren prespektiba berri bat erakutsi zigun. Gainera, bertako ekintzaile ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen, eta gu geu bizi garen gizarteak lan munduaren inguruan duen ikuspuntua oso ezberdina dela konturatzeko balio izan zigun. Bertako batek azaldu zigunez: “20 aldiz saiatu naiz empresa bat sortzen baina ez dut lortu”.

“Gure kontextu honetan gizartearentzat frakasatu batzuk izango ginen esperientzia bera izango bagenu”, azaltzen du Jon Kortabarriak. “Baina hango gizartean berriz super-heroi batzuk”.
DSC_0217

 

Master-eko ikasleak Aalto Design Factory-n.

“Saiatu beharra dago, nahiz eta agian gaizki atera. Egiten duzuna ez bazaizu gustatzen utzi eta beste zerbait aurkitu.”

Pertsona interesgarri eta jator ugari ezagutu genuen bidaia honetan. Aalto-ko Unibertsitatea ere bisitatu genuen, bertako Design Factory-a ezagutuz. Gainera, Helsinki eta Tampereko HUB-etako ekintzetan parte hartzeko aukera izan genuen, non ikaragarri aberasgarria izatea suertatu zen. Espazio hauek  pertsonak lan egiteko, zein ideak kompartitzeko eta elkar lanean aritzeko tokiak dira.

Orain Donostian HUB bat ireki behar dutela ere ohartarazi digute… espazioa ezagutzeko irrikitan gaude dagoeneko!

Terveisin!!!!!

 

// Jon Kortabarria, 2. Mailako Diseinu Estrategiko-ko master-eko ikaslea

+ No hay comentarios

Añade el tuyo