YESict proiektu europearra Andra Mari ikastolan: Design Thinking-en aplikazioa jolasgela bat birdiseinatzeko
YESict proiektu europearrean (Erasmus + finantziatutako programak) Design Thinking metodologia erabili dugu 11-15 urte bitarteko ikasleen artean ekintzailetza sustatzeko. Egun hauetan YESict proiektua esperimentatzen ari gara Europako herrialde desberdinetako ikastetxeetan; besteak beste, Zipre, Grezia, Dinamarka eta Frantzian.
YESict proiektua gurean ere, Andra Mari ikastolan (Etxarri Aranaz), pilotatzen ari gara. Konkretuki, ikastolako zuzendaritzak jolasgela bat birdiseinatu nahi du, eta ondoko erronka ezarri die DBH1 mailako ikasleei:
Erronka honi erantzuna emateko, ikasleak astebetez YESict programa aplikatzen ari dira, Design Thinking prozesua jorratuz, proposamen desberdinetara iritsi arte. Zuzendaritzaren hitzetan, proposamen hauek ikastolan partekatu, bereganatu eta jolastokiaren erreforman txertatuko dituzte.
Poiektuaren berri ematen jarraituko dizuegu, bitartean, hementxe prozesuaren argazki gehiago.
+ No hay comentarios
Añade el tuyo