JAKINTZA-ALOR EZBERDINETAKO TALDEETAN LANEAN


Azken hilabetean antolatutako ekintza ezberdinen artean, gaurkoan, perfil ezberdinen arteko eta denbora laburrean garatutako ideia eta kontzeptuen garapen dinamiken inguruan hitzegingo dizuegu, hain zuzen ere, bi ekintzen inguruan.

Gure kasuan, unibertistatea izanik ez gara ikasketa ezberdinak ikasten dabiltzaten ikasleen arteko elkarlanaz hitzegiten ari soilik, baizik eta titulazio berdineko maila ezberdinetaz baita ere. Bestalde, aurreko post batean ere kontatu genizuen “Design Sprint” edo “workshop”-etaz, hauen helburua, denbora labur batean ideia edo produktu-zerbitzu kontzeptuak garatzea da.

Lehenengoa, Médicos sin fronteras-ekin batera egin genuen. Bi erronka jarri ziren martxan eta goiz bakar bat izan zuten Diseinuko Master eta graduko ikasleak lanerako. Lehen erronka, autonomia energetikoan eta tenperatura kudeaketan oinarritu zen. Bigarrena ordea, ur beltzen tratamendu eta kudeaketan. Egunerokotasunean ez dira ikasleak gai hauen inguruan aritzen beraz, aukera polita izan zen gai hauetaz entzutea, beti ere pertsonen ikuspuntutik ikusita. Hemen eguneko argazkiak.

workshop médicos sin fronteras

Bigarrengoa berriz, Urola Garaiako Mankomunitatearekin batera garatu da, kasu honetan, Diseinu Masterreko ikasleak, Ingeniaritza Biomediko  graduko ikasleekin batera aritu dira lanean aste betez. Erronka, etxebizitzan dependienteak diren pertsonei lagunduko dien produktu-zerbitzu aukera berriak aurkitu eta hauen proposamen baten garapena egitea izan da. Horretarako erabiltzaile azterketa bat egin behar izan dute, hau da, etxebizita eta egoitza ezberdinetara joan dira elkarrizketa eta behaketak egitera.

WORKSHOP BIOEKIN

Workshop multidisziplinar hauek ez dira ez sektore edota denbora konkretuetara mugatzen, denboraren arabera, diseinu prozesua moldatu beharra dago, helburura denboran heltzeko. Honek ikasleei denborak kudeatzen ikasten lagundu baino gehiago eskeintzen die, izan ere, perfil edota adin ezberdineko eta ezagutzen ez duten pertsonekin lan egiteak errealitatean aurkituko duten egoerara hurbiltzen die. Gainera, ezagutzen ez duten gaietan murgiltzeko aukera ematen diete baita ikuspuntu ezberdinak uztartuz.

Hemen Itziarren eta Xabierren hitzak eta argazki gehiago:

Hurrengoaren zain gelditzen gara!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo