BIOEKIN PROIEKTUAREN EMAITZEN AURKEZPEN EKITALDIA


Irailaren 18an eman genion amaiera UGGASA, Gogoa Mobility Robots eta Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroaren arteko elkarlanaren bidez garatutako BIOEKIN proiektuari.  Foru Aldundiaren laguntzarekin, UGGASA, ONBideratu ekimena lantzen aritu da azken urteotan, eskualdean sektore biomedikoa eta soziosanitarioa bultzatzeko helburuarekin.  ONBideraturen baitan hainbat proiektu garatu dira ekintzailetza eta barne-ekintzailetza sustatzeko helburuarekin, eta BIOEKIN Proiektua da horietako bat.

BIOEKIN, Mondragon Unibertsitateko Diseinu eta Biomedika arloko titulazioen ikasleekin batera garatu da, Zaintza eta Menpekotasuna, arloetan produktu berritzaileen proposamen bat merkatura aurkezteko helburuarekin.

Ekitaldiari, Koldobike Olabidek, UGGASA-ko lehendakariak, eta Garikoitz Agotek, Foru Aldundiko Ekonomia sustapeneko zuzendariak, eman zioten hasiera. Onartu berri den Urola Garaiko Lehiakortasun Estrategia eta sektore honen alde egindako apustuaren garrantziaz hitz egin zuten.

BIOEKIN BIOEKIN

Ondoren, Arlo Soziosanitarioan Ekintzailetza eta Barne-ekintzailetza sustatzeko ekimenaz eta proiektuan erabilitako metodologiaz aritu ziren UGGASA-ko Itziar Salaberria eta Mondragon Unibertsitateko irakasle den Maite Anaya.

BIOEKIN

Proiektua, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Ane de la Brena Ikasleak garatu du bere Gradu amaierako lan bezala. Honen baitan, Biomedika Ingeniaritzako 3.mailako ikasleen eta Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategiko Masterreko lehen mailako ikasleen arteko workshop bat antolatu zen, non aste betean landutako arloaren baitan aurki zitezkeen arazoei aurre egingo lioketen ideiak identifikatu eta garatu behar izan zituzten. Informazio gehiago aurretik jarritako post honetan.

Jarraian, Ane de La Brenak, proiektuko emaitzak azaldu zituen, lortutako 4 proposamenak  azalduz:

  • NOMI (Pultsera+ Robot-a)
  • BETI CHECK (Partxea)
  • FERST (Mendekotasuna duten pertsonak mugitzeko laguntzailea)
  • RE-ACT-HUB

BIOEKIN

Ekitaldiari amaiera eman zitzaion,  Gogoa Mobility Robots-eko Carlos Fernandezen Enpresaren eta produktu eta estrategiaren aurkezpenarekin eta Garikoitz Agoteren Adinberri estrategiaren azalpenarekin.

Hemen ekitaldiko  argazki gehiago.

Izan ere, DBZ, Adinberri ekosistemaren kide da eta BIOEKIN ez da gai hauen inguruan DBZtik landu dugun proiektu bakarra, beste batzuren artean INKLUGI proiektuan gabiltza lanean, zeinetan Zahartzea eta Diseinu Inklusiborako tresnak lantzen diren.

Eskerrak eman, proiektua aurrera eramateko zuen ateak zabaldu dizkiguzuen zentroei eta laguntza eman diguzuen guztioi.

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu