DESIGN KONFERENTZIAK 2017 #DKM17


Diseinua enpresa estrategian: kirolaren sektoreko errealitatea lelopean burutu zen Design Konferentziak 2017 ekitaldia Garaia Berrikuntza Gunean. Ternua, Spiuk, Arteman eta Ixi Wood enpresatako ordezkariak izan genituen diseinuak kirol arloan duen eraginari buruz hizketan.

Biztanleria aktiboaren gorakadari erantzunez eta sektoreko etorkizuneko erronkak hizpide, Iñaki Herrerok, Endika Zabalak, Gorka Etxabek eta Jokin Umerezek beraien esperientziak eta jarduera eman ziguten ezagutzera.

Design konferentziak 2017

Diseinuak etapa ezberdinetan duen eraginari buruz mintzatu ziren; produktu baten ideazio fasetik hasi eta komunikazioan duen garrantziraino, beti ere estrategia ardatz izanik.

Gerturatu ziren entzuleek, kirolaren kontsumo joeraren eraginaz konturatzeko beta izan zuten, tendentziari aurre egiteko erabiltzen diren teknika zein prozesuak gertuagotik ezagutuz. Gainera, mahai borobilean galderak planteatzeko aukera izan zuten entzuleek eta dinamika interesgarria sortu zen auditorioan.

DBZko koordinatzailea den Itsaso Gonzalez-ek eman zion amaiera ekitaldiari,

sormenezko produktu eta zerbitzu berritzaileen bidez balio erantsia emateko ardura dugu, lehiakorrak izateko eta bezeroa zein erabiltzailea asetzeko”, adieraziz.

Informazio gehiagorako, hemen dituzue, jardunaldi inguruan hedabideetan egindako aipamenak:

MU TELEBISTA  https://www.youtube.com/watch?v=E_XmHQ3Dqp8

GOIENA http://goiena.eus/debagoiena/1496318799978-design-konferentziak-mondragon-ekitaldia-egin-da-gaur

DV http://www.diariovasco.com/alto-deba/arrasate/201706/02/jornada-sobre-aplicaciones-diseno-20170602004911-v.html

MONDRABERRI http://mondraberri.eus/mondraberri/contenidos.item.action?id=9420030&menuId=6640453&onlypath=true

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu