Enpresa mundura lotutako erronketan lanean
Jakina da, gaitasun ezberdinak bereganatu eta ikasteko modurik onenetariko bat praktikatzea dela, hau da, eginez ikastea edo guztiok ezagutuko deguen “learn by doing” esaldi famatuari erreferentzia egiten diona.
Mondragon Unibertsitatean hori argi daukagu eta horregaitik, erroka ezberdinetan murgilduta ibiltzen dira ikasleak maila eta titulazio ezberdinetan proiektuetan oinarritutako metodologia (PBL) kontutan hartuta. Are gehiago, erronka gehienak enpresa bati lotuak egoten dira eta hauek duten erronka erreal bati erantzuten diote. Gaurkoan, diseinu arloko ikasleek seihilabete honetan egindako proiektuak erakusteko asmoarekin gatoz.
Anitzak dira landutako gaiak, oinarri zientziak, produktuen berdiseinuak eta produktu berrien sorreratik hasi eta diseinu interakzioa , erabiltzaile esperientzia (UX) eta Zerbitzuen diseinura arte. Gainera, proiektuen iraupenak, 3 asteetatik hasita, 8 asteetako iraupena hartzera pasatzen da kurtsoetan zehar.
Diseinu masterretik hasita, hiru izan dira azken hilabeteetan egindako proiektuak, hauek, ORONA , IBILI eta KIROLBET enpresek zituzten errokei erantzuna emateko. Lehenak 6 asteetako iraupena izan du eta etorkizuneko igogailuen diseinu proposamenak egiten aritu dira, besteak ordea, aste beteko “Design Sprint”-ak izan dira non KIROLBET en plataforma ezberdinetako interakzio eta interface-ak diseinatu dituzten eta IBILI MENAJE-rentzat produktu berriak.
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzara salto eginez, hirugarren mailan, oraingoan SOLARTECNIK enpresarentzako berogailu baten berdiseinua egin behar izan dute. Hauek diseinu estetikoaz gain, barruko funtzionamendu guztia hobetuz eta erabiltzaile ezberdinetan oinarrituz, proposamen berriak eginez.
Bigarren mailakoak berriz, hortz eskubila baten berdiseinua egin beharra daukate, kasu honetan lehen seihilekoan zehar azterketa funtzionala eta morfologikoa egiten dute, diseinu proposamen batera heldu arte, ondoren bigarren sehilabetean, honen garapena egin beharko dute prototipo funtzional batera heldu arte.
Lehen mailako ikasleek oinarri teknikoak aplikatzen dituzte, oraingoan, 12 orduko erloju bat 24 ordutako batean bihurtu behar izan dute, mekanismoa ulertzetik, berriaren diseinua eta muntaketa arte.
Ikusi dezakezuenez gauza pilo bat martxan eta orain hurrengoei pasua ematera goaz!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu