HCD FACILITY TOOL II PROIEKTUAZ JARRAITZEN DUGU: PERTSONETAN ZENTRATURIKO DISEINUA (HCD)-REN METODOLOGIEN IKASKUNTZA GIPUZKOAKO ENPRESEK BEREN PRODUKTU/ZERBITZUEN MERKATURATZEA OPTIMIZATU ETA BERRITZEKO.
Human Centered Design (HCD) edo pertsonengan zentratutako diseinua sormen-prozesu bat da, arazoak konpontzeko, prozesuak hobetzeko eta berritzeko orduan, pertsonak foku nagusitzat jotzen dituena. Modu honetan, inplikatutako pertsonak (barnekoak eta kanpokoak) prozesuan barneratuz, konponbideak bilatzeko orduan pertsonek dituzten beharrak ezagutzea eta ulertzea ahalbidetzen du. Horrela, erakundeek beren lehiakortasuna hobetzen dute eta berrikuntzarantz aurrera egiten dute.
Orohar, pertsonak eta haien beharrak ulertzeak honako onurak dakarkio erakundeei:
- Merkatuari begira, bezeroei esperientzia asegarriagoak eta produktu erakargarriagoak eskaintzeko aukera ematen digu, baita merkatuan porrot egiteko arriskua murrizteko aukera ere.
- Enpresa berari dagokionez, prozesuen hobekuntzan laguntzen du, pertsonen eraginkortasuna eta laneko gogobetetasuna hobetzen du, eta, gainera, barne-komunikazioa ere hobetzen laguntzen du.
Geroz eta enpresa gehiago dira, onura hauen berri izanik beren erakundeetan HCD prozesuak integratzeko erabakia hartzen dutenak. Kasu horietako batzuk gure ingurunean bertan aurkitu ditzakegu:
- EROSKI: Mantenimendu prebentiboan zentratutako ekipo industrialak gaitzeko HCD aplikatzea. Lorturiko emaitzak:
- Denbora-murrizketa: 250 ordu hilean, lantaldeak mantentze-lan prebentiboa egitek modua adosten duenean.
- Ekoizpenaren eraginkortasuna hobetzea.
- Lan-giro osasuntsu eta konfiantzazkoa sortzen laguntzea.
- CVL (CERRAJERÍA VALLE LÉNIZ): ETEan produkzioa hobetzeko HCD aplikatzea. Lorturiko emaitzak:
- Produkzio-denborak hobetzea.
- Pertsonak kontsideratuta sentitzen dira eta haien inplikazioa areagotzen dute. Entzunak ez izatearen beldurra desagertzen da
- Pertsonengan sormen- eta lankidetza-pentsamendua bultzatzen du.
- ORONA: Barne-prozesuak hobetzeko HCD-a aplikatzea. Lorturiko emaitzak:
- Prozesuen eraginkortasuna hobetzea
- Pertsonen arteko komunikazioa hobetzea. Taldeen artean enpatia sortzen da.
- Taldekideen artean ikuspegi partekatua.
Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako enpresei pertsonengan zentratutako diseinuaren filosofia integratzen laguntzeko, Diseinu Berrikuntza Zentroa (DBZ) HCD Facility Tool autoikaskuntza-plataforma garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiko ekonomia, turismoa eta landa-ingurunea sustatzeko departamentuaren laguntzarekin. Orain arte, 107 pertsonak, 66 enpresak eta 15 sektorek baino gehiagok parte hartu dute plataformaren diseinu kontzeptualean. Plataformak honakoa eskaintzen du:
- Erakundeetako sail desberdinetan detektatu diren 168 arazoak konpontzea ahalbidetzen duen HCD prozesu bat, UNE- EN ISO 9241-210:2019 betez.
- HCD tresna desberdinak batzen dituen bilduma bat, autoikaskuntzarako didaktifikatuak, horiek osatzen dituzten txantiloi eta adibideekin, pertsona bakoitzaren banakako ikaskuntza-estilora egokituta.
- Zure zalantzak, kasuak eta arazoak partekatzeko foro bat.
- HCD ikaskuntza-ziurtagiri bat.
- Aditu-orduak dituen bonusa.
Hauek dira HCD Facility Tool II proiektuaren bigarren fase honetan jorratuko diren helburuak:
- HCD Facility Tool plataformaren garapen teknikoa eta bai plataformaren baita haren edukiaren azterketa kontrolatua, adituen eta enpresekin egindako kasu pilotuen bidez.
- Plataforma optimizatzea, jasotako feedbacka oinarri hartuta.
- Plataforma Gipuzkoako industria-ehunari irekitzea, hau balidatzekotan. 10 enpresak agertu dute dagoeneko balidazio horietan parte hartzeko interesa.
- HCD aplikazioko jardunbide egokiak identifikatzea
Proiektuaren aurrerapenen berri emango dizuegu.
Proiektu honetan interesa izanez gero, idatzi helbide honetara:
hcdfacilitytool@mondragon.edu
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu