Design Pills: diseinuko masterreko ikasle ohien esperientzia profesionalak, Oihane Arambarri eta Ainara Urdalleta
Aurreko maiatzak 11an Diseinu Berrikuntza Zentrotik Design Pills saio berri bat antolatu genuen, diseinuko masterreko ikasle ohien esperientzia profesionalak partekatzeko.
Oraingoan, Oihane Arambarri eta Ainara Urdalleta izan genituen eta beraien ibilbide profesionalean UX diseinatzaile moduan izandako esperientziak partekatu zituzten. Oihanek eta Ainarak Service & UX diseinatzaile bezala lan egiten dute Telefónica eta Logikaline enpresetan, non master amaierako lana egiten hasi ziren eta gaur egun ere bertan jarraitzen duten.
Jarraian, benetan interesgarria izan zen saio honen grabazioak uzten dizkizuegu (saio osoa eta laburpena dituzue eskuragai).
Laburpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=qqusTy4Gr1A
Saio osoko bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=GvcYM9Dzep0
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu