Eskola eta gorputza


Mikel Garcia kazetariak gai interesgarria jarri du mahai gainean Argia aldizkariak argitaratutako Larrun gehigarriaren azken zenbakian: non dago gorputza eskolan?

Pertsona gorputza eta burua gara, batera eta elkarrekin doaz. Gure gorputzean bizi gara denok, horixe da gure bizilekua eta zatitu ezin daitekeen zerbait da gainera. Baina errespetatzen al dugu norbanakoaren izate global hori? Edo agian abiatu behar dugu beste galdera batetik: kontziente al gara gure osotasunaz?  Burua eta gorputz fisikoaren dikotomiatik harago joanez, emozioa eta arrazoiaren balantzari aurre eginez, gure osotasuna onartzera iritsi beharra daukagu.larrun_227_baja_Página_01

Ikuspegi honetatik etor daitezkeelako aldaketa esanguratsuak. Eta begirada hori izanez gero, gure egiteko moduak ere aldatuko direlako. Honetan hezkuntzak badu zeresana eta eskola testuinguruan egiten ditugun planteamenduetan hori oso presente eduki behar dugu; gure eskaintza metodologikoetan, espazioaren konfigurazioan, eraikitzen ditugun harremanetan… baita etorkizuneko irakasleen prestakuntzan ere. Ez da nahikoa ikaslearen edo haurraren osotasunari erreparatzea, garrantzitsua da irakasleek ere bere osotasunaren kontzientzia hartzea.

Askorako eman dezakeen gaia da eta zer pentsatua ematen duena, beraz, hemen uzten dizuegu linka, eta ea zer deritzozuen: Argia, Larrun, Non dago gorputza eskolan?

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu