Sare sozialak eta Spam-a


Mondragon Unibertsitateko Telematika ikerketa taldeak  burutu berri duen poliSPAM izeneko ikerketa proiektuaren bidez, erakutsi ahal izan du posible dela erabiltzaileek sare sozialetan publikatzen duten informazioa erabiliz, Spam-a pertsonalizatu eta erabiltzaile horietara iristea Spam bidez.

Ikerketa honen helburuetako bat norbanako erabiltzaileei sare sozialetara igotako informazioak ekar dezakeen arazoez ohartaraztea izan da, publikatzen diren datuak oso erabilgarriak izan baidaitezke jendearen lepo negozioa egin nahi dutenentzat.

Kontutan hartu behar da azken urteetan, sare sozialak jendearen komunikazio eta jarraipenerako tresna nagusi bilakatu direla. Facebook eta Twitter bezalako web orriak, mundu mailako 10 orrialde bisitatuenen artean daude esaterako. Horretaz gain, estatistika esku artean hartu ezkero, ikus daiteke erabiltzaileek sare sozialetan, beste edozein web orrialdetan baino denbora gehiago pasatzen dutela. Gauzak horrela ezta harritzekoa jendearen kontu negozia egitea helburu duten taldeek ere sare sozialak begiz jota edukitzea.

Nola ordea?

Negozio modu horietako bat Spam-a deritzona da. Spam hitza posta elektronikoko postontzitan jaso arren erabiltzaileak jaso nahi ez dituen mezuei erreferentzia egiteko erabiltzen dan. Gaur egun Interneten dagoen mezu trafikoaren %72.9 Spam motatakoa da. Kontutan hartzen bada, egungo Spam detekziorako sistemak nahiko garatuta daudela, mezu kopuru handi bat ezta azken erabiltzailera iristen. Baina zer gertatuko litzateke erabiltzaileek sare sozialetan daukaten informazioa erabiliz, mezu horiek modu egoki eta automatiko batean pertsonalizatu ezkero? Spam detekzio sistemak gai izango lirateke bere lana egoki burutzeko?

Galdera horiei erantzuna ematea lortu da Telematikako taldeak aurrera eraman duen proiektuari esker. Proiektu horretan erabiltzaileek Facebook sare sozial famatuan argitaratutako informazio publikoaz baliatuz, software automatiko bat garatu da, mezuak erabiltzaile bakoitzaren zaletasun eta ezaugarrietara egokituz. Modu honetan, mezua Spam detekzio sistemek atzemana izan gabe erabiltzailearen postontzira heltzea lortu da. Gainera, erabiltzaileak jasotzen zuen mezuaren edukia bere interesekoa suertatzen denez, bertan ageri den web helbidera bideratzea lortu da. Zehazki esateko, mezu bat jaso duten erabiltzaileetatik %8.2-ak mezuko web helbidera jo du (Spam normalean %0.006 jotzen du).

Eta lan honekin zein ondorio ateratzen dira? Hasteko eta behin argi dago, ikerketa taldeak egin duen antzerako lan batekin posible dela Spam pertsonalizatua sortzea, erabiltzaileei horrek eragin diezaiekeen kalte guztiarekin. Ondorioz, negozioa helburu duten taldeentzat jomuga interesgarri bat izan daiteke. Bestalde, sare sozialak oso tresna erabilgarriak dira gaur egun, baina jendea kontzientziatu beharra dago kontu handiz erabili behar direla, bertan publikoki argitaratzen den informazioa ezpaitakigu noren eskuetara hel daitekeen, ondorioz gure segurtasuna eta pribatitatea arriskuan jar ditzazkegu. Beraz, gure burua arriskuan jarri nahi ezpadugu, kontu handia eduki behar dugu zer eta nola argitaratzen dugun.

Eta zuk jaso al duzu spam pertsonalizaturik?

+ No hay comentarios

Añade el tuyo