Sistema txertatuen taldea IkerGazten


Maiatzaren 13tik, 15eraino Ikergazte kongresua ospatu zen Durangon. Kongresu honen helburua Euskal Herriko ikertzaile gazteak batzea izan da. IkerGazte 2015 ikertzaile euskaldun eta gazteen lehen kongresua izan da. Tesia egiten edo azken lauzpabost urteetan amaitu dutenei zuzenduta egon da kongresua.

Arlo ezberdinetako (giza zientziak, gizarte-zientziak, zientzia zehatzak, teknologia eta arkitektura, osasuna) ikertzaileek artikuluak idatzi dituzte. Ekarpen guztiak dohainik eta osotasunean aurkitu daitezke ondorengo loturan: http://ueu.org/download/liburua/IKERGAZTE.2015.pdf

Mondragon Unibertsitateko Sistema txertatuen taldeak artikulu bat idatzi zuen ondorengo izenburupean: «Sistema Ziber-Fisiko Aldakorrak: Analisia, kudeaketa eta Simulazioa», bertan Aitor Arrietak bere tesiko atal bat aurkeztu zuen.

IkerGazte

Sistema ziber-fisikoek teknologia digitala prozesu fisikoekin uztartzen dituzten sistemak dira. Sistema hauek konfigurazio ezberdinak jasateko aldakortasuna beharrezkoa da. Artikulu honen helburua sistema ziber-fisiko aldakor baten aldakortasuna analizatzea izan da. Bestalde, ikerketa honen bitartez sistema hauek simulatzeko denbora murriztea, aldakortasuna kudeatzeko erreminta librea edukitzea, simulazio modeloen konfigurazioa automatizatzea eta modeloaren konplexutasuna murriztea lortu da.

Lana poster eran aurkeztu zen Ikergazten.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo