Berdeago, Iraunkortasunaren I. azoka Durangon


Mu-ko Ekoingeniaritzako gradu berriak Durangoko Ingurumen eta Iraunkortasunaren I. azokan

Urtarrilaren 25 eta 26an (ostirala eta larunbata, 10:00 – 19:30) Ingurumen eta Iraunkortasunaren I. azoka egongo da Durangoko Landako gunean. Azoka honen helburua garraio iraunkorra, etxebizitzetako eraginkortasuna, birziklapena eta azken berrikuntza bezalako gaien jorratzea dinamizatzea da.

Antolatzailea Berdeago dinamizazio egitasmoa da. Egitasmo honen lehen helburua, ingurugiroarekin, iraunkortasunarekin zein eraginkortasun energetikoarekin, ustez inplikaturik egon daitezkeen eragile pribatu, publiko zein gizartea sentiberatzea da. Proiektu honen antolatzaileak, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko ikasleek osatutako junior enpresa elkarte diren, Snatu eta Jump In! dira.

CASA ECOINGENIERIA SOSTENIBLE

Ekitaldi honetan gutxienez 50 erakusketari eta 6.000 bisitari izatea espero da. Azoka orotariko jendearentzat bideratua dago eta ostiral goizean ikastoletako ikasleekin bisita gidatuak egongo dira, gai hauetan gazteak heztea ezinbestekoa baita etorkizunean jasangarritasuna bermatzeko. Noski, Mondragon Unibertsitatekook bertan egongo gara erakusketari gisa. Ostiralean, eguerdiko 12tan Javi Oyarzunek MUk 2013-2014 ikasturtean eskainiko dituen ekoingeniaritza arloko bi gradu berriak (Ekoteknologiak eta Prozesu Industrialak batetik eta Energia bestetik) aurkeztuko ditu.

BERDEAGO PLANO OROKORRA

Horretaz gain, MUk erakustokia izango du azokako 17. standean. Bertan Ingurumen eta Iraunkortasunari garrantzia berezia emango dioten bi gradu berrien inguruko azalpen eta informazio gehiago lortu ahalko duzue zuzenean bertan egongo diren irakasleei galdetuz. Standean bertan Orona Ideoko Innovation City kokagunean ezarriko den Donostiako Campus berriari buruzko bideoa eta maketa ere bertan ikusi ahal izango dituzu, ekoingeniaritzako graduaren kokapen paregabeaz gehiago jakin dezazun. Gainera, “karrera berde” hauetan zer ikasiko den jakin nahi ezkero, katalogoak ere standean bertan har ditzakezu.

Beraz, ez galdu etorkizunean garrantzi handia izango duten gai eta ikasketa hauei buruzko azoka hau ikusteko aukera! BERTAN IKUSIKO GARA!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo