Energi berriztagarriak interesatzen bazaizkit….zer ikasi ?


Gaur krisialdi latz batetan sartuta gaude. Krisi ekonomikoa noski, soziala eta ekologikoa baita ere. Ondorio larrienetariko bat krisi energetikoa da eta soluzio (edo alternatiba) posibleak kontsumo-murrizketa, eraginkortasuna eta energi-iturri berriztagarriak dira. Denak dakigu hainbat energia mota ezberdin daudela: elektrikoa, nuklearra, fosila … eta denok entzun dugu noizbait “berriztagarri” hitza.

Energi elektrikoa da inongo zalantzarik gabe erabilena, eta modu ezberdin asko daude lortzeko: zentral nuklearrak erabiliz, hidraulikoak, eolikoak, fosilak, maremotrizak … Elektrizitatearen fenomenoa kontrolatzea asmatu zenetik ehun urte baino pasatu ez direnean, ahalegin guztiak energia elektriko gehiago ekoiztera bideratzen dira. Energi nuklearrak eta fosilak duten desabantail nagusia kutsadura handia sortzen dutela da, nuklearraren kasuan leherketa arriskua ere dagoelarik … Epe ez hain luzean erregai fosila eta uranioaren baliabideak mugatuta ikusiko dira eta aukera bakarra gure naturara jotzea baino ez dugu, bere energia berriztagarriak erabiltzea. Energia beriztagarriak energia-iturri garbiago eta merkeago berriei esaten zaie: eolikoa, eguzkia energia, geotermikoa, biomasa … Abail ugari dituzte: ingurumenean eskuratu daitezke, erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira, ez dute kanpo-menpekotasunik eragiten … Zalantzarik gabe energia berriztagarriei etekina ateratzea da orain erronka.

Hitz borobil asko entzuten dira energia berriztagarrien zakuan sartzeko modukoak: inguru giroa, natura, ozono geruza, emisioak, karbono oxidoa, euri azidoa, itsasoen tenperatura igoera eta abar luze bat.Uste badugu etorkizunerako egin beharreko apustua energia berriztagarrietan eta ” Green Teknologia ” delakoan oinarritzen direla eta zer ikusia duten ikasketak burutu nahi baldin baditugu,kontutan hartu behar ditugu Mondragon Unibertsitateak irailetik aurrera eskainiko dituen Gradu berriak Donostialdeko kanpusean ( Orona IdeO Innovation City gunean hain zuzen ): Energiaren ingeniaritza eta Ekoteknologia eta prozesu industrialak. Karrera horien helburu nagusia, egungo behar energetikoak antzemango dituzten ingenariak prestatzea da, enpresen beharrei erantzunez.

 

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo