Teknologia garbiak eta energia berriztagarriak
Haize-errota bat diseinatu dute ekoingeniaritzetako ikasleek
Aurreko irailetik abian diren Ekoteknologien Ingeniaritzako eta Enegiaren Ingeniaritzako ikasleek 1. seihilabetean egindako proiektuaren berri emango dizuegu hiru ataletan. Lehenik eta behin proiekturako erabilitako testuingurua azalduko dizuegu.
Haizean gordeta dagoen energia eolikoaren ustiapena luzaroan erabili izan du gizakiak. XX. mendeko 80ko hamarkadatik aurrera energia eolikoa elektrizitatearen sorkuntzarako erabil zitekeela pentsatu zen. Azken hamarkadan energia sorkuntza honek oso garapen handia ezagutu du eta gaur egun ohiko zentral elektrikoekiko prezioetan lehiatzen duen sistema bat izatera iritsi da.
Hau izan da ikasleek proiekturako izandako abiapuntua. Proiektu honen helburua haize-errota baten diseinua izan da. Haize errota honek haize abiadura ahuleko (0-1,5 m/s tartean) inguruneetan lan egin beharko du eta aplikazio desberdinetan erabiltzeko aukera eman behar zuen.
Energia berriztagarria den aldetik elektrizitate iturri garbi eta amaiezina da, horrek dakarren ingurumenarekiko, gizartearekiko eta ekonomiarekiko abantailekin. Hala ere, parke eolikoen garapenak kontrako inpaktuak ere sortzen ditu ingurumenean, askotan beraien eraikuntzak balio ekologiko handiko habitat naturalen alterazioa eta desagertzea baitakar.
Bestalde, kontuan izan behar dugu aipatutako inpaktua erabilitako turbina motaren (bertikalak, horizontalak, erabilitako material mota, teknologia, …) eta jarraitutako kontsumo estrategien (maila handiko sorkuntza, sorkuntza banatua, autokontsumoa, …) arabera aldatzen dela.
Aurreko guztia kontuan hartuta, dauden sorgailu eolikoen egungo egoeraren azterketa egin dute ikasleek, tipologia desberdinak identifikatuz, erabiltzen diren teknologiak azalduz, jarraitzen diren energia kudeaketa estrategia desberdinak identifikatuz eta ingurumenaren ikuspuntutik bakoitzaren abantailak eta sortzen duten inpaktua adieraziz.
Turbina eoliko baten eskema
Hurrengo fase batean, irakasle taldeak emandako oinarri komun batetik abiatuta eta zati aldagarriak ikusirik diseinu desberdinak proposatu ditutzte, eta zenbait aldagairen menpe sistemak eman ditzakeen emaitza desberdinak landu dituzte, aurrena azterketa fisikoa eginez eta ondoren prototipoa eraikiz, neurketak burutuz eta lortutako emaitzak aztertuz. Baina hori guztia bihar kontatuko dizuegu.
+ No hay comentarios
Añade el tuyo