San Pankrazio jaia Mondragon Unibertsitatearen Donostialdeko campusean
Eskola Politeknikoko ikasle eta langileek lehenengo aldiz ospatu zuten jaia Ideo Innovation City-n
Maiatzaren 8an, San Pankrazio, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoaren jaia ospatzen da eta aurten, lehenengo aldiz, Ideo Innovation City-n egin da. Eguneroko kezkak ahaztu eta ohikeriatik ihes eginez, goiz osoan zehar Ekoingeniaritzako ikasle eta langileek antolatutako joko eta kirol txapelketak burutu ziren (futbola, saskibaloia, dardo jaurtiketa, Wii, ping-pong eta toka) parte hartzen handiarekin.
Sailapeneko kanporaketak eta finalen artean elkartasun hamaiketako bat prestatu zuten txistorra eta tortilla pintxoak 1 euroan salduz, Gipuzkoako Elikagai Bankurako diru bilketa egiteko, eta gazta bat zozketatu zen irabazlea gaztaren pisua gehien gerturatzen zer parte hartzailea izanik.
Bazkariaren ostean falta ezineko mus txapelketa egin zen bazkalondo luze eta animatu batean.
Txapelten irabazleak hauek izan ziren (argazki galeria osoa):
Dardo jaurtiketa – Ainhoa Puyadena
Toka – Antxon Arrizabalaga
Ping-pong – Jatsu Lizarribar
Wii – Oihan Lujanbio
Saskibaloia – Andoni Elustondo, Josu Etxebarria, Mikel Altuna eta David González
Futbola – Adrián Senar, Mikel Iriondo, Joseba Iruretagoyena, Julen Azkue, Unai Ibarguren eta Mattin Muniain
Mus – Joseba Iruretagoyena eta David González
Zorionak irabazleei, jaian parte hartu zenuten guztioi eta eskerrik asko antolaketa lanean ibilitakoei. Datorren urtean gehiago. Gora San Pankrazio!
+ No hay comentarios
Añade el tuyo