Ingeniería en eco-tecnologías industriales

San Pankrazio jaia Mondragon Unibertsitatearen Donostialdeko campusean

Eskola Politeknikoko ikasle eta langileek lehenengo aldiz ospatu zuten jaia Ideo Innovation City-n

Maiatzaren 8an, San Pankrazio, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoaren jaia ospatzen da eta aurten, lehenengo aldiz, Ideo Innovation City-n egin da. Eguneroko kezkak ahaztu eta  ohikeriatik ihes eginez, goiz osoan zehar Ekoingeniaritzako ikasle eta langileek antolatutako joko eta kirol txapelketak burutu ziren (futbola, saskibaloia, dardo jaurtiketa, Wii, ping-pong eta toka) parte hartzen handiarekin.

Sailapeneko kanporaketak eta finalen artean elkartasun hamaiketako bat prestatu zuten txistorra eta tortilla pintxoak 1 euroan salduz, Gipuzkoako Elikagai Bankurako diru bilketa egiteko, eta gazta bat zozketatu zen irabazlea gaztaren pisua gehien gerturatzen zer parte hartzailea izanik.

Bazkariaren ostean  falta ezineko mus txapelketa egin zen bazkalondo luze eta animatu batean.

Txapelten irabazleak hauek izan ziren (argazki galeria osoa):

Dardo jaurtiketa – Ainhoa Puyadena

Toka – Antxon Arrizabalaga


Ping-pong – Jatsu Lizarribar

Wii – Oihan Lujanbio

Saskibaloia – Andoni Elustondo, Josu Etxebarria, Mikel Altuna eta David González

Futbola – Adrián Senar, Mikel Iriondo, Joseba Iruretagoyena, Julen Azkue, Unai Ibarguren eta Mattin Muniain

Mus – Joseba Iruretagoyena eta David González

Zorionak irabazleei, jaian parte hartu zenuten guztioi eta eskerrik asko antolaketa lanean ibilitakoei. Datorren urtean gehiago. Gora San Pankrazio!

Salir de la versión móvil