San Pankrazio jaia Mondragon Unibertsitatearen Donostialdeko campusean


Eskola Politeknikoko ikasle eta langileek lehenengo aldiz ospatu zuten jaia Ideo Innovation City-n

Maiatzaren 8an, San Pankrazio, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoaren jaia ospatzen da eta aurten, lehenengo aldiz, Ideo Innovation City-n egin da. Eguneroko kezkak ahaztu eta  ohikeriatik ihes eginez, goiz osoan zehar Ekoingeniaritzako ikasle eta langileek antolatutako joko eta kirol txapelketak burutu ziren (futbola, saskibaloia, dardo jaurtiketa, Wii, ping-pong eta toka) parte hartzen handiarekin.

Sailapeneko kanporaketak eta finalen artean elkartasun hamaiketako bat prestatu zuten txistorra eta tortilla pintxoak 1 euroan salduz, Gipuzkoako Elikagai Bankurako diru bilketa egiteko, eta gazta bat zozketatu zen irabazlea gaztaren pisua gehien gerturatzen zer parte hartzailea izanik.

Bazkariaren ostean  falta ezineko mus txapelketa egin zen bazkalondo luze eta animatu batean.

Txapelten irabazleak hauek izan ziren (argazki galeria osoa):

Dardo jaurtiketa – Ainhoa Puyadena
MU Ekoingeniaritza - San Pankrazio 2014 80

Toka – Antxon Arrizabalaga

MU Ekoingeniaritza - San Pankrazio 2014 85
Ping-pong – Jatsu Lizarribar
MU Ekoingeniaritza - San Pankrazio 2014 84
Wii – Oihan Lujanbio
MU Ekoingeniaritza - San Pankrazio 2014 82

Saskibaloia – Andoni Elustondo, Josu Etxebarria, Mikel Altuna eta David González
MU Ekoingeniaritza - San Pankrazio 2014 86

Futbola – Adrián Senar, Mikel Iriondo, Joseba Iruretagoyena, Julen Azkue, Unai Ibarguren eta Mattin Muniain
MU Ekoingeniaritza - San Pankrazio 2014 46

Mus – Joseba Iruretagoyena eta David González

MU Ekoingeniaritza - San Pankrazio 2014 54

Zorionak irabazleei, jaian parte hartu zenuten guztioi eta eskerrik asko antolaketa lanean ibilitakoei. Datorren urtean gehiago. Gora San Pankrazio!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo