Ekodiseinua, teknologia garbiak eta efizientzia energetikoa


Ekoteknologien Ingeniaritza eta Energiaren Ingeniaritzako ikasleen 2. seihilabeteko proiektua

Lehenengo seihilabetean egindako moduan teknologia garbiak izan dituzte hizpide oraingoan ere. Kasu honetan jarritako testuingurua hidrogenoa ekoizten duen enpresa batena izan da; enpresa horrek hornidura elektrikoaren mozketa txikien aurrean jarduera mantentzeko etenik gabe elikadura sistema (Uninterruptible Power Supply, UPS) erabiltzen du.

Sistemaren bloke diagrama

Proiektuaren helburua enpresen karga kritikoak (hidrogenoa sortzeko prozesua, hidrogeno bonbonak eutsi eta garraiatzeko garabi magnetikoa eta lantegiaren argiteria) aztertu eta diseinu efizienteak proposatzea izan da, UPSak ahalik eta mozketa elektriko luzeenei erantzuna eman ahal izateko.

Abiapuntu horrekin egungo egoeraren azterketa egin dute ikasleek eta prozesu bakoitzerako egon zitezkeen teknologia/prozesu desberdinak, ondorengo emaitzetara iritsiz:

  • Hidrogenoa sortzeko elektrolisia erabiltzea.
  • Hidrogenoa gordetzen duten bonbonak eutsi eta garraitzeko elektroiman bat eraikitzea.
  • Lantegiaren argiteria ahalik eta efizienteena izateko LED argiak instalatzea.
  • Ultrakapazitateetan oinarritutako UPSa.

MU Ekoingeniaritza - 2. seihilabeteko proiektua 20MU Ekoingeniaritza - 2. seihilabeteko proiektua 17

Elementuak aukeratuta, beraien diseinua, simulazioa eta gauzapenari ekin diote, sistema eskala txikian erreproduzitu asmoz. Gauzak horrela, E formako elektroimana egin dute bonbona lanak egiten zituen masa altxatzeko harilkatuak izan beharreko itzuli kopurua eta intentsitatea kalkulatuz. Elektrolisia egiteko elektrodo eta elektrolito desberdinak proposatu eta bakoitzaren zer gertatzen zen ikusteko saiakuntzak egin dituzte, kasu bakoitzerako lortutako hidogeno bolumena neurtuz.

Gainera, titulu bakoitzaren profilari helduta, Ekoteknologien Ingeniaritzako ikasleek elektroimana eutsiko duen soportea diseinatu eta eraiki dute Ekoidiseinuaren irizpideei jarraituta, erabili beharreko materialik egokienak bilatuz. Horrez gain, sistemaren ingurugiro aztarna kalkulatzeko metodoa proposatu dute, bildu beharreko datuak eta adierazleak zeintzuk diren erakutsiz.

Bestalde, Energiaren Ingeniaritzako ikasleak UPS sistemaren energia-efizientziaren neurketa egin dute, ultrakapazitateen karga eta deskarga aztertuz, eta kasu bakoitzean erabilitako energia kalkulatuz. Horrela, prozesu bakoitza indibidualki aztertuta, baita multzoa ere, elementurik kritikoena zein den identifikatu dute, eta sistema osoak gehiago irauteko estrategiak planteatu dituzte.

Proiketuari amaiera emateko, laborategian sistema abian jarri eta talde bakoitzak emandako soluzioa aztertu da. Zorionak egindako lanagatik!

Energiaren Ingeniaritza - 2. seihilabeteko proiektua 05

+ No hay comentarios

Añade el tuyo