Ekoingeniaritza – 2014/2015 kurtsoaren hasiera


Ekoteknologia eta Energia Graduak abian dira

Konturatu orduko urtebete pasa da Mondragon Unibertsitateak Orona Ideo Innovation City-n bere ibilbidea hasi zuenetik, eta dagoeneko ekoingeniarien bigarren belaunaldiak bere lana hasi du. Lehenengo eguna Harrera planari dedikatutakoa da, eta bertan irakasle taldea harrera egiten jardun da goizean zehar. Gauzak horrela, ikasleek unibertsitatearen eta bere ezaugarrien berri izan dute, eta baita bakoitzak aukeratutako tituluaren ezaugarri nagusiak gogoratu ahal izan ditu.

Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza 03

Unibertsitatearen eta tituluen aurkezpen saioak

Ondoren, talde txikitan banatuta eta irakasleen laguntzaz beraien etxe berria izango denaren barrukoak ezagutu ahal izan dituzte, baita bertan ematen diren zerbitzuak ere (harrera/idazkaritza, kafetegia, liburutegia, atseden gunea, kirol kantxak, …).

Ekoingeniaritza - Kurtso hasiera 07Ekoingeniaritza - Kurtso hasiera 05

Liburutegia eta Harrera

Iaz hasitako bideari jarraituta eta tradizio bihurtu asmoz, guztion nahiak eta ilusioak islatzen dituen taldeko argazkia atera dugu, lau urte barru begiak atzera jiratutakon batera urratutako bidearen hasiera gogoratu ahal izateko. 

Prozesu Industrialetako Ekteknologien Ingeniaritza  eta Energiaren Ingeniaritza 01

1. mailako taldea

Mondragon Unibertsitateko langile eta irakasle taldea osatzen dugun guztion aldetik,  mila esker gurekin proiektu hau partekatzeagatik eta ongi etorri!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo