Zientziaren Astea Ideon Orona Fundazioa, Ikerlan eta Mondragon Unibertsitatearen eskutik


360 ikasle pasa dira Energia berriztagarriak eta Ekoteknologiekin lotutako tailerretatik

Azaroaren 7tik 17ra arte Zientziaren Astea ospatu dugu Orona Ideon. Orona Fundazioa, Ikerlan eta Mondragon Unibertsitatearen elkarlanak bultzatuta, Donostiako 5 ikastetxeko (Ekintza, Axular, La Salle-Donostia, Summa Aldapeta eta Santo Tomás) 360 ikasle inguruk parte hartu dute antolatutako tailer eta esperimentuetan. Zientziaren Aste honen helburua gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat gailuren funtzionamenduaren oinarria ulertzeko aukera izatea zen, eta bide batez gure gaztetxoen artean Zientzia eta Teknologiaren gaineko jakinmina piztea.

Orona Ideon  iraunkortasuna, energia berriztagarriak eta material eta prozesu berriak izpide izanik, hauekin lotutako bost guneetan jardun dute 16-18 urte arteko gazteek, egunero egiten ditugun ekintzak edo ikusten ditugu hainbat eta hainbat fenomeno zergatik gertatzen diren aztertzen. Esperientzi hauen guztien azalpenean lagun izan ditugu Energia eta Ekoteknologiako Ingeniaritza Graduetako 2. mailako ikasleak. Ezin irakasle hoberik aurkitu ikasten ari dena baino!

Labur-labur, hauek dira besteak beste landu diren gaietako batzuk (argazki galerian xehetasun gehiago ikus dezakezue):

  • Lana, energia eta beroaren arteko erlazioa. Beroa eta hozketa ziklikoak motore baten funtzionamenduaren oinarri moduan.

Zientziaren Astea 2014 - Ekintza 01

  • Elektromagnetismoa nonahi! Iman bat, pila bat eta hari batekin motore homopolar sinple bat eraiki, eta elektroiman baten funtzionamenduaren oinarriak eta bere aplikazioak.

IMG_4089

  • Ingurunearekiko “adiskidetsua” den erregai baten  (hidrogenoa) lorpena uretik abiatuta.

IMG_6022

  • Materialen berrerapilpena: hondakin organikoetatik biogasa lortzea (biodigestorea), edo erabilitako oliotik xaboia lortzea (saponifikazioa).

IMG_6028

  • Energia berriztagarriak: energia fotovoltaiko, eoliko eta termikoaren oinarriak.

IMG_6099

  • Prozesu berriak: materialen propietateak aldatzea nitrogeno likidoa erabiliz.

IMG_4142

Eskerrik asko ekintza honetan parte hartu duten ikastetxeei, eta lanean zintzo eta gogor aritu diren gure ikasleei. Datorren urtean Zientziaren Asteaz berriro ere gozatu ahal izatea espero dugu!

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo