Euskararen eguna Mondragon Unibertsitateko Donostialdeko campusean


Ekoingeniaritzako ikasleek gymkana eta hamaiketakoa antolatu dute eguna ospatzeko

Poliki-poliki Ekoteknologien Ingeniaritza eta Energiaren Ingeniaritza hartzen dituen Mondragon Unibertsitateko campus-a girotzen ari da, eta bere bigarren urtean iaz hasitako euskararen egunaren ospakizunari bi ekintza gehitu dizkio aurten.

Eguraldiaren ezegonkortasun eta giro freskoaz ahaztu, eta gymkana dibertigarria egin dute parte hartu duten 21 taldeek (100 ikasle baino gehiagok). 8 frogek osatu dute gymkana eta bertan uztartu dira abilezia eta indarra aurrez-aurreko lehian: lokotxak, zaku-lasterketa, gurdi-lasterketa, lokotxak, zapiaren eta globoen jokoa, sagarraren jokoa eta sardinak latan. Antolaketako ikasleek eskeinitako sariak beharrezkoa zen emozia erantsi dio goizari: irazbazten zuen taldearentzat afaria.

Mondragon Unibertsitatea - Euskararen eguna Ideo 05Mondragon Unibertsitatea - Euskararen eguna Ideo 28

Goiza borobiltzeko eta indarrak hartzeko hamaiketakoa prestatu dute ikasleek eta unibertsitako langile/irakasleek. Txistorra eta tortilla pintxo goxoak saldu dituzte, gazta eta eztia zozketatzearekin batera, bildutako dirua egunarekin bat zetorren helburu batentzako: guztion artean 2015ean egingo den Korrika 19-ko kilometroa erostea.

Mondragon Unibertsitatea - Euskararen eguna Ideo 04

Zorionak parte-hartzaile guztiei eta datorren urtean errepika dezagula!

Eguneko argazki bilduna osoa Flickr-eko galerian.
Mondragon Unibertsitatea - Euskararen eguna Ideo 01

Hay 2 comentarios

Añade el tuyo
    • 2
      javieroyarzun

      Egun on, Josu

      Eskerrik asko zure galderagatik. Gure ikasleek asko ikasten dute eta lan handia egiten dute urte osoan zehar, egindako proiektuen berrietan ikus dezakezun moduan. Baina unibertsitateak ikasteaz gain pertsonaren garapenerako aukera eman behar du eta ikasleek unibertsitatea bizi behar dute. Bizipen horien artean beraiek antolatu eta kudeatzen dituzten aktibitateak daude eta euskararen egunaren ospakizuna da horietako bat. Gainera, unibertsitateak bere jaiotzetik euskara eta euskal kultura sustatzeko duen konpromisoarekin bat datorren jaia da, eta horrela erakutsi nahi dugu gure hezkuntza ereduan baina baita eguneroko gure arteko harremanetan ere.

      Ondo izan

      Javier Oyarzun
      Energiaren Ingeniaritza Graduko koordinatzailea

Responder a Jon Cancelar respuesta