% 100 energia berriztagarriak – Sorkuntza eta biltegiratze sistema automatizatua


Energiaren Ingeniaritzako ikasleek Orona Ideorako sistema diseinatu dute

2. mailako proiektuko gai moduan Orona Fundazioko eraikina %100 berriztagarria den sistema elektriko isolatu bihurtzeko aukera planteatu zaie Energiaren Ingeniaritzako ikasleei, eta sei astez sistema honen azterketa eta diseinua egin dute, eskalan prototipo bat gauzatuz. Diseinua egin ahal izateko ezaugarri hauek bete behar izan dituzte:

  • Sorkuntza fotovoltaikoa Orona Zero eraikineko teilatuan instalatuta dauden panel fotovoltaikoetatik lortu.
  • Sorkuntza eolikoa lortzeko sorgailu eoliko batzuk instalatu.
  • Sorkuntza eta biltegiratze hidraulikoa Fundazioa eraikinean eraikiko zen sistema hidraulikoaren bitartez. Fundazioko teilatuan depositu bat eraikiko zen eta depositu honetatik ura garajean eraikiko den depositura bidaliko zen turbina batetik pasaraziz energia sortzeko. Eguzki energian soberakinak daudenean, ura teilatuko ur biltegira ponpatuko zen, energia potentziala metatu ahal izateko.

Bloke diagrama orokorra

Jarri beharreko panel fotovoltaiko eta haize-errota kopurua kalkulatzeko, datu klimatologikoak (haizea eta eguzki-irradiazioa) eta eraikinaren energia kontsumoaren datuen azterketa estatistikoa egin izan behar dute, energia ekoizpena eta kontsumoa ahalik eta modu egokienean doituz.

Potentzia kontsumoa eta ekoizpena

Bestalde, energia biltegiratzeko sistema hidraulikoa Pelton turbina, hoditeria eta depositua bera diseinatu dituzte, baita goiko deposituario eutsiko dion egitura ere. Une bakoitzean sistemak ze erabaki hartu behar dituen jakiteko (ura ponpatu/turbinatu), sistema automatizatu dute sentsore egokiak aukeratuz (presio sentsoreak, kaudalimetroak, uraren maila neurtzeko buiak, …), sentsore eta ponparen funtzionamendurako sistema elektronikoa diseinatuz eta funtzionamendu orokorra automata batean programatuz.

Ura biltegiratzeko sistema

Proiektuaren azken fasean, sistema eskala txikian muntatu dute, deposituak, turbina eta ponpa jarriz, eta sistema osoa automatizatuz. Prototipoen erakusketaren argazki galeria osoa Flickr-en duzue ikusgai.

Energiaren Ingeniaritza - 3. seihilabeteko proiektua 21

Zorionak egindako lanagatik!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo