Kontrapisuzko garabi baten diseinua eta gauzapena


Ekoteknologien Ingeniaritzako ikasleek garabia eraiki dute

2. mailako proiektuko gai moduan pisurik handiena altuerarik handienean altxatzen zuen garabia diseinatzea eta gauzatzea proposatu zaie Ekoteknologien Ingeniaritzako ikasleei, 1. seihilabeteko azken sei asteetan lantzeko. Diseinuak baldintza batzuk bete behar zituen:

  • Gutxienez 1,4 kg 0,6 metroko altuerara altxatu, zama abiadura kontrolatuarekin igotzeko eta jaisteko gai izanik.
  • Pisua altxatzeko makina elektriko bat erabili, polea eta engranaje bidezko sistema batez makinaren abiadura eta momentua egokituz.
  • Makinaren kontrola Arduinon oinarritutako sistema baten bidez egin.

indarrak garabian

Abiapuntu hori izanda, garabiaren diseinuari ekin diote hainbat puntu kontuan hartuta: forma eta estruktura zehaztu,  aukera desberdinen artean materialik egokiena hautatu, egituraren gainean indarren modelizazioa egin, kontrapisuak izan beharreko pisu minimoa eta kokapen optimoa aztertu, sistema galga estentsiometrikoen bitartez sentsorizatu, …

Ekoteknolgien Ingeniaritza - 3. seihilabeteko proiektua 05

Diseinu mekanikoaren kalkulu guztiak egin ondoren, garabia muntatu eta aurreikusitako portaera erakusten zuen ikusi ahal izan dute, bere funtzionamendua noraino iristen zen frogatuz.

Zorionak egindako lanagatik!

OHARRA: Garabiaren funtzionamenduaren erakuste eguneko argazki bilduma osoa Flickr-en duzue ikusgai

+ No hay comentarios

Añade el tuyo