Nola heltzen dira materialak gugana? (edo munduko trenik luzeenak)


Badakigu egunerokoan erabiltzen ditugun materialak leku bitxietatik datozela. Asko gerrate egoeretatik sortzen dira, besteak oso leku zikinetatik… baina nola heltzen dira gugana?

Sarri itsasontziak aipatzen ditugu (asko erabiltzen direlako) baina bidaiaren zati handi bat trenez egiten dute. Eta tren hauek, material pisutsuenei eta komunenei dagokionean, OSO luzeak dira. Bi kasu aipatuko ditugu:

  • Munduko trenik luzeenak 7.3 km neurtu zituen. Behin bakarrik erabili zen, Australian, mehatzetatik ateratako 45000 tonelada burdin garraiatzeko. 682 bagoi, 8 lokomotora.
  • Modu erregular batean funtzionatzen duten trenen artean, luzeena Mauritanian dugu: 3 km ditu trenak. Noizbait 4,5 km-ra heldu omen da, baina normalean 3tan geratzen da. Hau ere mehatzetatik burdina garraiatzeko erabiltzen den arren, bidaiariak onartzen ditu. Esperientzia ez da oso erosoa izan, ordea, beraz kontuz! Ordutegi oso finkorik ez izateaz gain, Sahara Okzidentaletik pasatzen da, eta horrek esan nahi du konturatu gabe modu ilegal batean utzi dezakezula Mauritania, trenak ez baitu gelditzen… Bertako politikaren bitxikeriak.

Historiari so eginez, beste bitxikeria bat gordetzen du tren honek: eraikitzen hasi zirenean, Espainiak kontrolatutako Sahararen partetik pasatzen zen trena. Oso eremu txikia zen arren, Espainiak sekulako zergak eskatzen zituen beraien lurretatik pasatzeko; eraikitzen ari zirenek, hori sahiesteko, tunel bat egitea erabaki zuten!! Tunelaren kostua zergena baino baxuagoa izango zela zioten, horren zen txikia tartea! Tunel hori jadanik ez da erabiltzen, baina bertan jarraitzen du (ikusi irudia).

Materialen ingurukoak jorratzen ditugu gure graduko irakasgai askotan, Material Metalikoak, Materialen Hautaketa edota Birziklaketa modukoak

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu