Sustatu bitartez jakin izan dugu dagoeneko Gmail dohanezko korreo zerbitzu ezaguna badaukagula euskaraz konfiguratzeko aukera (eurak era berean Tolon blogean irakurri omen dute). Aspaldi geneukan euskaratzen ari zirenaren berri, baina orain arte ezin izan dugu erabili.
Berri ona da noski euskararentzat eta euskaldunontzat aukera berri hau izatea, beste pauso txiki bat da (aurretik bagenuen beste hainbat programa euskaratzeko aukera), baina aurrerapausoa azken finean.
Nola konfiguratu dezaket Gmail euskaraz?
1.- Gmail ireki eta sartu zure kontuan
2.- Goiko barraren eskuinaldean, sartu ezarpenen atalean (ingelesez izan ezkero ‘Settings’ jarriko du, gazteleraz ordea ‘Configuración’)
3.- Agertzen diren aukeren artean lehena hizkuntzarena da, bertan aukera ezazu ‘Euskara’ eta aldaketa gordetzeko sakatu orriaren behekaldean aurkituko duzun botoian (‘Save changes’ edo ‘Guardar cambios’)
4.- Lixto! Badaukazu zure Gmail kontua euskaraturik!