Nola ekidin Word-ek aurrebistan zabaltzea Outlook-en atxikitako dokumentuak? Neri gertatzen zaidan moduan, ez baduzu atsegin Outlook-etik Word-eko dokumentu bat pantaila osoko aurrebistan zabaltzea, hona hemen nola ezgaitu dezakezun aukera hori 4 klik eginda:
Microsoft Word gazteleraz konfiguraturik izan ezkero:
- Word-eko “Botón de Office”-en klik egin
- “Opciones de Word” botoian klik egin
- “Más frecuentes” atalean, “Abrir datos adjuntos de correo electrónico en vista Lectura de pantalla completa” aurkitu, eta ezkerrean duen marka kendu
- Lehioa itxi “Aceptar” botoian klik eginda
Microsoft Word euskaraz konfiguraturik izan ezkero:
- Word-eko “Office-ren botoia”-n klik egin
- “Word-en aukerak” botoian klik egin
- “Ezaguna” atalean, “Ireki posta elektronikoko eranskinak ‘Pantaila osoko irakurketa’ ikuspegian” aurkitu, eta ezkerrean duen marka kendu
- Lehioa itxi “Ados” botoian klik eginda
Horra hor. Outlook-etik dokumentu bat zabaltzen duzun hurrengo aldian, Word-ek ez du aurrebista erakutsiko, eta dokumentuaren edizioan geratuko da.