Zelan erabili irudiak Moodle-ko Wikian


Wikian irudiak erabiltzeko bi aukera aurkitzen ditugu. Bata, irakasle moduan Fitxategiak atalera igo eta handik hartzea. Bigarrena, internetetik url helbidea erabiltzea irudia erakusteko. Eta azkenengo honetan oinarrituko gara.

Ikasleak ezin dute Fitxategiak atalean ezer sartu eta horregaitik kanpoko sistema batez baliatu behar dira. Irudiak internetera igotzeko eta elkarbanatzeko hurrengo orrialdeak erabiltzen dira (Image-Sharing-Service edo Photo-Sharing):

Adibidea TinyPic-ekin egingo dugu.

1) Irudia gure ordenagailutik aukeratu.

2) Etiketak idatzi ditzakegu bilaketa sozialak egiteko

3) Fitxategi mota aukeratu, kasu honetan irudia danez “imagen”.

4) Irudi oso handia bada gomendagarria da “Message Board (640×480)” aukeratzea.

5) Gorde eta itxoin egiten dugu.

Behin igo dugula nahi genun irudia hurrengo koadroa agertuko zaigu. Hemendik “Dirección HTML para sitios web” aukera hartu beharko dugu (arbelera kopiatu), gero Moodle-ko wikian erabiltzeko.

Azkenik Moodle-ko wikian sartu. Joaten gara irudia sartu nahi dugun orrialdera eta Edizioa estekan sakatzen dugu. “<>” botoia sakatu HTML iturrira pasatzeko, eta kopiatutako kodea nahi dugun lekuan itsatsi egingo dugu.

“<br />”  HTML kodea lerro jauziak eragiten ditu. Eta honela geratuko zen gure irudia wiki barruan:

Oharra: Gogoratu erabiltzen dituzuen irudiak Creative Commons lizentzia bat erabili beharko dutela.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu