MUko Informazio Sistemak

Cool Course Competition

Urte Berri On guztioi!!

Urtea ondo hasteko txapelketa batekin nator. Moodle.com animatzen digu guk sortutako ikastaroak elkarbanatzera. Proposamena egokia eta interesgarria iruditu zait, bai beste lurraldeetako erabilpenak ikusteko eta bai metodologia berriak ikasteko. Edozein hizkuntzatan igo daiteke ikastaroa. Hona hemen Arauak:

  1. The Cool Course Competition txapelketa edozein Moodle erabiltzaileari irekita dago Moodle.com langileei izan ezik.
  2. Bidali ditzakezu nahi dituzun ikastaro kopurua.
  3. Ikastaroa kategoria bati egoki behar zaio. Kategoriak hurrengoak dira::
    • Best application of Moodle activities – Moodle-ko jardueren erabilpen hoberena
    • Best use of media – Mediaren erabilpen hoberena
    • Primary (ages 6-12) – Lehen Hezkuntza (6 – 12)
    • Secondary (ages 12-18) – DBH eta Batxilergoa (12 – 18)
    • Tertiary (ages 18+) – Unibertsitatea edo Hezkuntza Zikloak (18+)
  4. Edozein hizkuntzatan ego daiteke zure ikastaroa.
  5. Ikastaroa 3 jarduera mota ezberdin eduki behar ditu, adibz: foroa, wikia eta inkesta xumea.
  6. Ikastaroa erabiltzaile datuak eduki ditzake edo ez. (Bikainena izango zan ikastaroa kalifikatzea erabiltzaile datueekin, baina hori ez da ahalgarria, ze horretarako partehartzeile bakoitzaren baimena beharko genuke bere jardueraren informazioa publikatzeko)
  7. Ikastaroa glosategi edo datu base bat edukitzen badu, sarrerak exportatu ditzakezu XML edo CSV fitxategi batera eta Helen Foster -ri bidali berak inportatzeko zure ikastarora gune honetan.
  8. Ikastaroa ez ditu kontributako moduloak edo blokeak erabili behar (contributed modules or blocks). Bakarrik Moodlen Oinarrizko paketean datozen modulu eta blokeak (standard Moodle packages).
  9. Ikastaroaren segurtasun kopiaren gehienezko tamaina 32MB-takoa izan behar da.
  10. Ikastaroaren edukiera osoa kode irekian egon behar dira edo Creative Commons lizentziatura batian egokituak (Creative Commons licenses).
  11. Ikastaroa Creative Commons lizentziak argitaratzeko baimena izan behar duzu (Creative Commons licenses), adibz: zeuk sortu duzu ikastaroa edo ikastaroaren sortzailearen baimena duzu argitaratzeko.
  12. Benetako ikastaroak, demo.moodle.org-kon erabilgarri daudenak txapelketan parte hartu ditzakete.
  13. Txapelketetan parte hartuz, ados zaude zure ikastaroan demo.moodle.org web gunean igotzeko eta aukeran egoteko beste norbait jeisteko.
  14. Moodle.com-ek beretzat gordetzen ditu txapelketa eta txapelketararen arauak zuzentzeko eskubideak.

Zure ikastaroa Txapelketan sartzeko pausoak hurrengoak dira:

  1. Hasi zaitez arauak irakurtzen (goian idatzitakoak edo ingelesez: the competition rules).
  2. Konprobatu oso ongi eduki osoa askea dela eta Creative Commons lizentziaturik dagoela (Creative Commons license).
  3. Aukeran: Nahi baduzu, HTML bloke bat gehitu dezakezu egileak sartzeko edo Romeo and Juliet course antzerako zerbait.
  4. Ikastaroaren segurtasun kopia bat eraiki (course backup) erabiltzaile datu barik eta hurrengo aukerekin:
    • Metacourse: No (Metaikastaroa: Ez)
    • Users: None (Erabiltzaileak: Bat ere ez)
    • Logs: No (Agerraldiak: Ez)
    • User files: No (Erabiltzaileen fitxategiak: Ez)
    • Course files: Yes (Ikastaroko fitxategiak: Bai)

    (Bikainena izango zan ikastaroa kalifikatzea erabiltzaile datueekin, baina hori ez da ahalgarria, ze horretarako partehartzeile bakoitzaren baimena beharko genuke bere jardueraren informazioa publikatzeko.)

  5. Jeitsi eta gorde segurtasun-kopiaren zip fitxategia.
  6. Bete txapelketaren formularioa (Cool Course Competition entry form) eta igo segurtasun-kopiaren zip fitxategia.
  7. Aukeran: Ikastaroa glosategi edo datu base bat edukitzen badu, sarrerak exportatu ditzakezu XML edo CSV fitxategi batera eta Helen Foster -ri bidali berak inportatzeko zure ikastarora gune honetan..

Zure ikastaroa manualki konprobatuko da igo aurretik. Arauak betetzen ez dituzten ikastaroak (adibz: ez dituztenak 3 jarduera mota ezberdinak) edo irakurtezinak badira ez dira onartuak izango.

Norbaitek animatzen bada, denbora dauka urtarrilak 19 arte. Anima zaitezte!!

Exit mobile version