Orain dela urte eta erdi Mondragon Unibertsitatean Moodle 2 bertsiora egin genuen salto, eta azken hilabeteetan MUko Moodle plataformak berriz eguneratu ditugu, momentu honetan denak Moodle 2.3 bertsioan ditugularik.
Moodle 2.3 bertsioak hainbat berrikuntza dakartza (hona hemen berrikuntza guztien zerrenda), eta post hau berrikuntza interesgarrienen aurkezpen modura erabiliko dugu.
.
Baliabide eta jardueren Aukeraketa Tresna (Activity Chooser)
Erabilpen erraztasuna helburu, Moodle-en edukiak gehitzeko orain arte izan ditugun baliabide eta jardueren zerrendak berrantolatu eta diseinuz berritu dituzte.
Orain Activity Chooser deituriko zerrenda bakarrean batu dira, diseinu berri bat erabilita eta aktibitate bakoitzaren ondoan laguntza bat eskeinita.
Fitxategien igoera hobetua
Aurreko berrikuntza hori ikusita batek baino gehigok esango du “Bai, baina fitxategiak igotzea oraindik nahiko konplexua da!”. Ba Moodle-eko kuartel nagusian (MoodleHQ) horretaz ere konturatu direla dirudi, alde horretan ere hobekuntza nabarmenak egin dituztelako.
Esaterako, 2.3 bertsioan fitxategiak “Drag & Drop” eginda igo daitezke, fitxategian klik egin eta nabigatzailera eramanda alegia. Modu hori erabilita betiko moduan igoz gero konfiguratu daitezkeen parametroek balio lehenetsiak hartuko dituzte, baina modu honetan denbora irabaziko dugu.
.
.
Zereginen fusioa
Orain arte lau ziren zeregin motak (fitxategi bakarra igo, fitxategien igoera aurreratua, on-line testua eta lineaz-kanpoko zereginak), eta bertsio berrian laurak zeregin mota bakarrean fusionatu dituzte.
Horrela zeregin mota desberdinen arteko nahasmena ekiditeaz gain malgutasuna ere irabazten dugu; esaterako, edozein momentutan fitxategi bakarra igotzeko zeregin bat zena fitxategi anitz igotzeko zeregina bihurtu dezakegu, ordura arte igotako lanak berriro igo beharrik izan gabe.
Orain arte zegoenarekin aurrera pauso nabarmena da, ezta? 😉