MUko Informazio Sistemak

Moodle-ko tailerra, ezezaguna bezain interesgarria

Moodle-ko jardueren artean badago bat oso interesgarria izanagatik ere nahiko ezezaguna dena, eta bidegabekeria hori konpontze aldera gaurkoan merezi duen lekua eskainiko diogu Moodle-ko tailerrari. Zereginak bezala tailerrak ere ikasleek euren lanak entregatzeko eta kalifikatzeko balio du, baina horretaz gain tailerrak badauzka post honetan azalduko ditugun hainbat funtzio gehiago.

Faseak

Moodle-ko tailerraren faseak

Moodle-ko tailerraren faseak

Tailerrak fase ezberdinak ditu:

Faseak normalean sekuentzialki igarotzen dira, baina irakasleak badauka edozein momentuan fasez aldatzeko aukera.

Ebaluazioa

Tailerrean (zereginetan ez bezala) ebaluazioa egiten duena ez da derrigor irakaslea izan behar, bi aukera gehiago ere badaudelako: autoebaluazioa eta berdinen ebaluazioa. Ondorioz, ikasleak tailerrean lortuko duen kalifikazioan bere lanaren ebaluazioa eta berak egindako ebaluazioetan oinarrituta egongo da (bakoitzak irakasleak erabakitako pisua izango du).

Irakasleak aurrez prestaturiko ebaluazio gida baten laguntzaz ikasleek euren lana eta besteena ebaluatzeko aukera ematen du tailerrak, eta irakasleak lanaren kalifikazioan ebaluazio bakoitzak (autoebaluazioa, berdinen ebaluazioa eta irakaslearena) izango duen pisua ere erabakiko du. Badago ere benetako ebaluazioen aurretik adibide batzuk ebaluatzeko aukera ematea, ikasleak ebaluazioan trebatu daitezen.

Ebaluazioaren kalitatearen ebaluazioa

Ikasleek ebaluazioak egiteak aukera berri bat dakar: ikasleek egindako ebaluazio horien kalitatea ebaluatzea edo, beste era batean esanda, ikasleek beste ikasleei egindako ebaluazioek ere kalifikazio bat izango dute.

Egindako ebaluazioen kalitatea neurtzeko Moodle-k algoritmo bat du, eta algoritmo horrek ikasle bati egindako ebaluazioak elkarren artean konparatuz ebaluazio bakoitzari kalifikazio bat emango dio. Algoritmo honek alderaketa egiteko 5 modu dauzka, eta horien artean irakasleak erabakiko du alderaketa modu lausoan edo zorrotzean egin nahi duen.

Moodle-ko tailerraren kalifikazio adibidea

Aurreko irudian ikusten den adibidean tailer bat bukatu ondorengo argazkia ikusi dezakegu; tailer horretan hauek izan dira irizpideak:

(Oharra: ebaluazioaren kalitatea neurtu gabe ebaluazioa egin izanagatik ikasleak saritu nahi izanez gero badago hori ahalbidetzen duen plugin bat: Participation Credit )

Ikasleen lanen publikazioa

Tailerrean lanen kalifikazioa egin ondoren ikasleek egindako lanak beste ikasleei erakusteko aukera dago (zereginetan ez dago hori egiterik eta irakasleak eskuz jaitsi eta berriz igo behar ditu). Aukeratutako lanen publikazioa egiteko jarraibideak hemen topatu ditzakezue.

Ondorioak

Tailerra zereginarekin alderatuz gero lehenak bigarrena baino askoz aukera gehiago ematen dituela argi dago baina, noski, honek irakasleak egin beharreko lana ere handitzen du. Hori dela eta, tailerrarekin probatzea zereginekin oso arituak diren irakasleei gomendatzen diet.

Exit mobile version