MUko Informazio Sistemak

CTB-Locker malware enkriptatzailea

CTB-Locker (Curva-Tor-Bitcoin Locker), Critroni izenaz ere ezaguna, 2014ko uztail inguruan azaldu zen troiar-ransomware (dirua irabaztea xede duen) motako malware-a da. Malware honek kutsatzen duen ordenagailuko fitxategi guztiak enkriptatzen (eta erabilezin uzten) ditu eta Windows familiako XP, Vista, 7 eta 8 sistema eragile bertsioetarako egina dago. Komunikabideek malware hau aurrez agertutako Cryptolocker-arekin nahasi badute ere, badirudi Critroni, beste gaizkile-talde desberdin batek garatua dela; teknologia berriago eta konplexuagoak erabiltzen ditu-eta.

Zure ordenagailua CTB-Locker troiarrarekin infektatzen denean, zure konputagailua esploratuko du bertako datu-artxibo guztiak zifratuz (eta baliogabetuz). Pantailan ostera ordenagailuko datuak enkriptaturik dituzula informatzen duen mezu bat aterako da, datuak nola errekuperatu daitezkeen informatuz, noski, aurretik ordainketa egiten bada. Ez da txantxa! ordainketaren zenbatekoa 8 BTC-ra ere irits daiteke, hau da, 1.700 euroko kantitatera.

Orain arte Critroni posta elektronikoz transmititu da, zipatutako fitxategi baten barruan. Barnean, malware-a jaisten duen deskarga-programa dago. Kontuz! Azken bertsio batek Windows10-erako eguneratze-eragiketa ekartzen omen duen email-mezu batean dator. Spam-mezuok gehienbat bankuei, erakunde finantzarioei eta enpresei zuzentzen bazaizkie ere, infekzioak hedapenean erabilitako metodoengatik beste edozein taldetan ere eragin dezake.

Critroni-ren arrakasta erabiltzen dituen abantaila teknologikoetatik datorkio. Izenaren inizialek abantaila hauen lehen hizkiak dira:

Egun antibirus aplikazio nagusi guztiek ez dute oraindik detektatzen malware honen agerpena; beraz, hobe ondoko gomendioak jarraitzen badituzu, edozein erasoren aurrean arazoak saihestearren:

Eta CTB-Locker-a jaso eta exekutatzen badugu? Inork ezin dezake esan ordaindu egingo duen edo ez.

Eta ordaintzen badugu, geure buruari egiten diogun galdera, fitxategiak desenkriptatzeko erabili beharko dugun klabea emango ote digute? Kontuan hartu ere halako ordainketak egitea legeak zigortzen dituela.

Beraz, amenazo hauen kontra hartu behar diren neurriak martxan jarri, ordenagailuaren aurrean amesgaiztorik izan ez dezazun.

Exit mobile version