Eduki eleanitzak Moodle-n
Moodle-k badakar eduki eleanitzak sortzeko sistema propioa, 1.2 bertsiotik aurrera (12 urte pasa dira), baina, praktikan, ia erabiltezina da, bere zailtasunagatik. Denbora guzti honetan ez dute hobekuntzarik egin Moodle-tik eta, maiz erabiltzen den zerbait denez, MU-k hori hobetzea proposatu du.
Moodle-k, eduki eleanitzen kudeaketarako, iragazkiak erabiltzen ditu. Lehenetsitako iragazkiarekin, euskarazko eduki bat sortzeko, hurrengokoa idatzi behar da:
<span lang="eu" class="multilang">Euskarazko edukia</span>
.
Ikusten denez, HTML kodean sartu behar da, etiketa bat, eta atributu batzuk sortu… Deserosoa izateaz gain, HTML ezagutzen ez duenarentzat zaila izan daiteke (eta dakienarentzat ere, zeren eta testu asko dagoenean erraza da nahastea eta orrialdea apurtzea). Horregatik, Iñaki Arenazak, Telematika saileko langileak, iragazki hobe bat garatu zuen, HTML kodea ez duena behar. Iragazki horrek horrela funtzionatzen du:
{mlang eu}Euskarazko edukia{mlang}
.
Errazagoa, ezta? Baina, hala ere, karaktere gehigarri horiek idaztea pixka bat deserosoa jarraitzen izaten du. Hori dela eta, Iñakik berak plugin bat sortu zuen testu editorearentzat etiketa horiek gehitzeko, botoi bat sakatzearekin besterik ez. Baina plugin hori garatu zenetik, Moodle-k bere testu editore estandarra aldatu du. Eta, azken aste hauetan egin den lana, plugin hori testu editore berrira egokitzea izan da, hurrengo irudietan ikusten den emaitzekin:
Igartzen da lehentsitako metodoarekiko ezberdintasuna, ezta?
Plugina urtarrilak 28an publikatu zen ofizialki Moodle-n, harrera nahiko on batekin, laurogei deskarga baino gehiagorekin momentura harte. Zuen Moodle-tan probatu nahi baduzue, Moodle-ko pluginen direktoriotik deskargatu dezakezue. Espero dut erabilgarria izatea!
Ez nuen honen berririk, oso saila da berri guztien gainean egotea hainbeste gailu eta plataformekin. Hainbat albiste interesagarri ikusi ditut zuen blog.an gaur goizean. Horrela jarraitu ezazue! Zorionak eta sorte on. Hurrengo post.an ikusiko gara.