GMail-erako 5 trikimailu (agian ezagutzen ez dituzunak)


GMail-en oso ezagunak ez diren hainbat funtzionalitate daude, eta gaurkoan horietako bost aukeratu ditugu, zuentzat baliagarriak izango direlakoan.

.

1.- GMail-en 10GB-rainoko fitxategiak atxiki

Fitxategiak elkarbanatu ohi dituzu eta YouSendIt edo antzeko herramintak erabili behar dituzu  korreoetara atxikitzeko handiegiak direlako? Orain GMail-ek emailak bidaltzeko jarri duen interfaze berria erabiliz gero baduzu 10GB-rainoko fitxategiak bidaltzeko aukera. Ondo entzun duzu, bai, 10GBko fitxategiak!

Tranpa non dagoen galdetuko duzue, ez? Ba hain zuzen ere tranpa fitxategia emailez bidali beharrean Google Drive-era igotzean datza, azken batean email hori bidali diozunari fitxategia Google Drive-en ikusteko baimena ematen zaiolarik.

Gehiago jakin nahi izanez gero, hemen duzue azalpen sakonagoa:

http://gmailblog.blogspot.com.es/2012/11/gmail-and-drive-new-way-to-send-files.html

(Jatorria: @iarenaza)

.

2.- Postontzian lekua egitea, orain askoz errazagoa da

Orain dela gutxi arte, GMail-eko postontzia betez gero lekua egiteko moduak nahiko konplexuak ziren (adibidetzat hona hemen bi modu: 1 eta 2) edo ordaindu beharrekoak ziren @gmail.com domeinurako izan ezik (aplikazio hau, esaterako).

Lekua egiteko modurik eraginkorrena atxikituriko fitxategi handiak bilatu eta ezabatzea denez, orain GMail-ek berak atxikituriko fitxategien tamainaren arabera bilaketak egiteko aukera ematen digu, adibidez:

  • larger:7m bilatuz gero guztira 7MB baino gehiago okupatzen dituzten fitxategiak dituzten emailak/elkarrizketak topatuko ditugu
  • larger:5m older_than:1y bilatuz gero guztira 5MB baino gehiago okupatzen dituzten fitxategiak dituzten eta urtebete baino zaharragoak diren emailak/elkarrizketak topatuko ditugu.

Bilaketa konplexuagoak egin nahi badituzue hemen duzue erabili daitezkeen operadore guztien zerrenda:

http://support.google.com/mail/bin/answer.py?hl=en&answer=7190

(Jatorria: Genbeta)

.

3.-Zifraturiko korreoak bidali

Bidaltzen dituzun korreoak zifratu nahi badituzu GPG edo PGP moduko erremintak erabili beharko dituzu. Orain GMail-en bertan zifraketa herraminta horietako bat integratu dezakegu SafeGMail erabiliz.

Dena den, herraminta honek alde txar bat badu, Google Chrome nabigatzailearekin bakarrik funtzionatzen baitu.

(Jatorria: wwwhat’s new)

.

4.- GMail-eko babes-kopia egitea

Arrazoi ugari dago noizean behin gure datuen babes kopia bat ateratzeko, eta GMail-eko postontziaren babes kopia bat egiteko moduak asko dira. Gure kabuz gure postontzitik datuak atera ditzakegu Mozilla Thunderbird edo antzeko posta kudeaketarako software-a erabiliz, baina modu are errazagoan egin nahi badugu hona hemen erabili ditzazkegun bi herraminta:

GMail Backup

Gmvault

.

5.- GMail-en atxikituko fitxategiak zuzenean Google Drive-era pasa

Posta batean atxikita bidaltzen dizkizuten fitxategiak askotan zure ordenagailura jeitsi eta gero Google Drive-era igotzen badituzu, jakin badagoela GMail Attachments to GDrive izeneko aplikazio bat zuzenean egitea ahalbidetzen duena.

Dena den, herraminta honek ere Google Chrome nabigatzailearekin funtzionatzen du soilik, 🙁

(Jatorria: Bitelia)

.

Eta zuek, oso ezaguna ez den eta oso baliagarria zaizuen GMail-eko funtzionalitaterik erabiltzen al duzue?

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu