Taldeak sortu moodle-n


Gero eta gehiago aldentzen gara bakarko ekintzetatik eta talde ekintzetara hurbiltzen gara Unibertsitatean. Horregaitik nahitaezkoa da talde lana lantzeko erreztazunak lortzea. Moodle prestatuta dago eta herraminta aproposak ditu honetan lan egiteko.

Lehendabizi taldeak sortzen ikasiko dugu. Gure ikastaroan nahi ditugun bezain talde sortu ditzakegu. Horretarako Kudeaketa blokera jo eta Taldeak loturan talka egin.

taldeak01

“Taldea sortu” botoia sakatu eta hurrengo pantailan taldearen izena sartu eta aldaketak gorde.

taldeak02

taldeak03

Hurrengo pausoa sortutako taldean partaideak gehitzea izango da. Horretarako taldea aukeratu eta “Erabiltzaileak gehitu/kendu” botoia sakatzen dugu.

taldeak04

Ikastaroko partaide zerrenda osoa agertuko da. Aukeratzen ditugu taldearen partaideak eta “gehitu” botoia sakatzen dugu.

taldeak05

“Taldeetara itzuli” botoia sakatu eta listo! Sortuta daukagu gure lehenengo taldea. Pauso berdinak jarraitu beste taldeak sortzeko.

taldeak06

Hurrengo post-etan erabilera emango diogu, gero arte!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu