MoodleMoot Euskadi 2014-ren inguruko apunte batzuk


Duela hilabete batzuk iragarri genuen moduan, pasadan ostiralean 2014ko MoodleMoot Euskadi topaketa ospatu zen, eta bertan Mondragon Unibertsitateko hainbat kidek partu hartu genuen, antolaketa-komitean batzuk, tailer eta hitzaldiak emate beste batzuk, (oso) urrunetik laguntza ematen baten bat edo parte hartzaile gisa batzuk. Bertan jorratutako kontuen laburpen erara hona hemengo post hau.

  • Zer da MoodleMoot bat?

(Aurretik ere komentatu izan dugu, baina oraindik baten bat galduta badago) MoodleMoot-ak Moodle-ko erabiltzaileen topaketak dira, eta Moodle komunitatea osatzen duen edonor dago bertan parte hartzera deituta: Moodle erabiltzen dutenak, Moodle kudeatzen dutenak, Moodle garatzen dutenak,…

Topaketa honetan arlo eta ezagutza-maila guztietako pertsonek daukate euren intereserako diren tailerrak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta antzeko kezkak dituztenekin esperientziak trukatzeko aukerak, baita laguntzeko prest dagoen komunitate oso batekin harremanetan jartzeko aukera ere.

Horregatik, edonor komunitate horren parte izatera eta MoodleMoot-etan parte hartzu eta komunitatearen parte izatera animatu nahi dut. Lehendik ere esana daukagu: komunitatean oinarritutako indarra du Moodle-k.

  • Aurtengo MoodleMoot Euskadi

Aurtengo antolaketari buruz ezin zaio ia ezer aurpegiratu, EDE Fundazioko kideek lan bikaina egin baitute arlo guztietan eta euren ikutu berezia eman diote, zorionak guztiei eta Itziar Kerexetari bereziki!

Edukiei dagokienez gehienak mooteu14-ko webgune ofizialean daude ikusgai. Nik egindako tailerrarenak hemen daude, eta bertan erabili nuen aurkezpena SlideShare-en dago ere ikusgai.

  • Etorkizuneko ekitaldiak (mooteu15 eta mootes14)

Guzti hau esanda, datozen MoodleMoot-etan parte hartzera animatu nahi zaituztet, aurtengo abenduan ospatuko den MoodleMoot Spain 2014-an eta MoodleMoot Euskadi 2015ea datorren urtean.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu