Alan Turing
‘Turing’ entzunda, gehienoi ezer gutxi etorriko zaigu burura, (errenteriako futbol taldea, akaso) XX. mendeko pertsonaia oso garrantzitsu bat izan bazen ere. Zergatik? Ba, gehien bat, homosexuala zelako.
Turingen meritu handienetako bat, informatikaren ikuspuntutik behintzat, ordenagailurik existitzen ez zenean, konputazioa zer zen teorizatu izana da. Ordenagailuek nola funtzionatuko zuten iragarri zuen, nolabait esatearren.
Gizakiok sortutako makina edo tresna guztiek helburu jakin eta zehatz bat daukate: autoa bidaiatzeko, orrazia orrazteko, etab. baina, zer egiten dute ordenagailuek? Ba… eskatzen zaiena. Hori da ordenagailuan berezitasun handiena nire ustez, zer egin behar duten esan ahal zaiela.
Gai hauek lantzen ari zela, bigarren mundu gerratea piztu zen eta, honek, Turingek ordura arte landutako teoriak praktikan jartzeko aukera paregabea eman zion. Garai hartan, alemaniarrek beraien mezuak Enigma izeneko makina batekin kodifikatzen zituzten baina, aliatuek eginak egin, ez zuten lortzen ulertzerik. Turing buru zuen talde batek, Enigmaren klabeak deszifratzeko prozesua eta makina diseinatu zituen eta, ondoren, eraiki. Honek izugarrizko abantaila eman zien gerra irabazteko. Erabakiorra akaso.
1952. urtean, bere etxean izandako lapurreta baten ikerketan, Turingek homosexuala zela onartu zuen poliziaren aurrean eta, garai hartan homosexualitatea legez kanpokoa zenez Erresuma Batuan, gartzela ekiditearren “kastrazio kimikoa” aukeratu behar izan zuen.
Bi urte beranduago, sagar pozoindu bat janda hilik agertu zen, itxuraz (beste hainbat hipotesi badaude ere). 59 urte, beranduago, Isabel II erreginak bere ‘delitua’ barkatu zion. Dena den, aurretik ere errekonozimendua jaso zuela dioenik ere bada. Inork ezagutzen al du zati bat falta zaion sagar bat (hasieran kolore biziz marraka margotua) irudi darabilen informatika enpresarik?
Hara, ez nekien logo famatu hori Turing-i egindako omenaldia izan zitekeenik!
Nik orain gutxi Alan Turing-en bizitzaren inguruko ‘The Imitation Game’ filma ikusi nuen eta asko gustatu zitzaidan, bereziki gomendagarria da Alan Turing-en inguruan gehiago jakin nahi duenarentzat.
Kaixo, Egia da Ander zuk diozuna informatika etxeari buruz. Baino Filma irten eta bereala sortzaileetako batek, Steve Wozniak handiak hain zuzen, gezurtatu egin zuen enpresaren irudia hortik zetorrela. Gainontzean, neuri ere pelikula asko gustatu zitzaidan. Oso post interesgarria, jarraitu horrela.