Zabaldu berri du Adecco kontsultorak sare sozialak eta lan merkatuaren inguruko txostena. Ondorengo lerroetan dituzue txostenean agertzen diren ondorioetako batzuk:
– Lan bilaketan ari diren pertsonen %78ak erabiltzen ditu sare sozialak lan bilaketan.
– Enpresen erdiak baino gehiagok (%57) erabili izan dituzte noizbait sare sozialak langileak bilatzeko.
– Hautatzaileen %21ak kandidatuaren sare sozialetako aktibitatea kontutan hartu du kandidatua atzera botatzerako orduan.
– Lan bilaketan ari diren pertsonen %66ak CV bidali du sare sozialen bidez ezagutu duen lan eskaintzaren batera.
– Kandidatuei buruzko informazioa lortzeko Facebookeko profilak gehiago kontsultatzen dira Linkedinekoak baino.
– Askotan ez datoz bat gure CVean jartzen ditugunak eta sare sozialetan islatzen ditugunak.
Ondorengo linkean duzue irakurgai txostena: