Sare sozialak eta lan merkatua


Zabaldu berri du Adecco kontsultorak sare sozialak eta lan merkatuaren inguruko txostena. Ondorengo lerroetan dituzue txostenean agertzen diren ondorioetako batzuk:

– Lan bilaketan ari diren pertsonen %78ak erabiltzen ditu sare sozialak lan bilaketan.

– Enpresen erdiak baino gehiagok (%57) erabili izan dituzte noizbait sare sozialak  langileak bilatzeko.

– Hautatzaileen %21ak kandidatuaren sare sozialetako aktibitatea kontutan hartu du kandidatua atzera botatzerako orduan.

– Lan bilaketan ari diren pertsonen %66ak CV bidali du sare sozialen bidez ezagutu duen lan eskaintzaren batera.

– Kandidatuei buruzko informazioa lortzeko  Facebookeko profilak gehiago kontsultatzen dira Linkedinekoak baino.

– Askotan ez datoz bat gure CVean jartzen ditugunak eta sare sozialetan islatzen ditugunak.

 

Ondorengo linkean duzue irakurgai txostena:

http://www.slideshare.net/InfoempleoSlide/ii-informe-infoempleo-adecco-sobre-redes-sociales-y-mercado-de-trabajo-en-espaa-empleoyredes-32183604

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu