Jordi Via Euskal Herrian


Donostia 2016 Kultur Hiriburua eta Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegia elkarrekin lantzen ari diren Kooperarock. Kooperazioaren Artea proiektuaren baitan, Jordi Viak hitzaldi bat eskeiniko du maiatzaren 10ean, Errenteriako Torrekuan, arratsaldeko seietan.
Jordi Via, gaur egun Bartzelonako Udaletxean Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Komisionatua da eta “Ekonomia Sozial eta solidarioa ekonomia berri baten erdigunean: Bartzelonako Udalaren esperientzia” izenburupean, Bartzelonan udalgobernutik garatzen ari diren ekintzen berri emango du eta Euskal Herriko eragile ezberdinekin mahai inguru bat ospatuko da jarraiean.

ENTZUN IRRATSAIOA BERRI HONEN INGURUAN

Esan beharra dago, Bartzelonan ezberdintasun ekonomiko handiak daudela biztanlegoaren artean. Horrela, errenta per kapitaren bataezbestekoa 100 bada, badira Sarriá bezalako auzoguneak zeinetan errenta 184,3ra igotzen den eta baita Nou Barris bezalako auzogune txiroak ere  53,7ko errenta per capita dutenak.  Ezberdintasun sozial hauek orekatzeko asmoz, urtarrilaz geroztik udalak ekonomia sozial eta solidarioko ekintzak bultzatu ditu Bartzelonako bost auzoguneetan, egungo sistema kapitalistan ohikoak diren publiko eta pribatuaren arteko aliantzak sahiestu eta publiko eta kooperatiboaren arteko beste batzuk sortuz.

Bartzelonako Udaleko Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Komisionatuaren beste helburuetako bat, pobreziaren feminizazioarekin amaitzea da. Izan ere, emakumezkoak bait dira sarri pobreziaren lehen biktimak. Horretarako, Udala, emakumezkoek nagusiki osatzen dituzten 20 kooperatibekin ari da elkarlanean.
Komisionatua Bartzelonako udalak burutuko dituen ekintzetan ekonomia sozial eta solidarioa zeharlerro bilaka dadin lanean ari da, ingurumenaren zaintza eta energia aurreztea lehentsiz.

Gai hauek eta beste izango ditu mintzagai Jordi Viak, maiatzaren 11ean, arratsaldeko 6tan Torrekuan eskeiniko duen hitzaldian. Zatoz!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu