CTA: moquetas, satelites, trenes y otros


Duela gutxi Miñanoko Teknologi Parkean kokatutako CTA enpresa bisitatu genuen. Eta ikusi genuena gustatu zitzaigun arren, leku bitxia dela aitortu beharra dugu!

Hasteko, CTA (Centro de Tecnologías Aeronáuticas) ez da enpresa bat, Ikerketa Zentro bat baizik. Hortaz, beraien helburua ez da onura ekonomiko bat lortzea (nahiz eta, noski, bertan lanean dihardutenen soldatak mantendu behar dituzten!).

Bestetik, haien bezeroak eta bezero horien beharrak berezi samarrak dira. Izenak dioen moduan, hegazkin, satelite eta bestelakoekin egiten dute lan. Produktu horien espezifikazioak eta homologazio prozesuak konplikatuak dira baita. Hortaz su-entseguak, soinu neurketak eta halako entsegu mordoa egiten dituzte.

Suaren kasua berezi samarra da. Askotan hortaz ahaztu egiten garen arren. Baina trenek, hegazkinek eta bestelako garraiabideek sute baten aurrean duten erantzuna oso garrantzitsua da bertan sartu daitezkeen pasaiari kopurua mugatzeko orduan, eta legeak ezartzen duen muga nagusienetariko bat da.

Horrela CTAn horrelako produktu bat hartu, hegazkin bat esaterako, eta bertako elementu mordoa “erretzen” dute (pasaiarien lekuan dagoen moketatik hasita azken metalera arte) eta haiek hobetzen dituzte.

Egitura entseguak ere badaude: hegal baten atal batzuek hartu eta haiek dinamikoki frogatzen dira. Osagai bakoitzak tresneria bereziak behar izaten ditu. Eta normalean, entsegua egin eta gero, tresneria horiek guztiak bota egin behar izaten dira.

Esandakoa, mundu bitxi bat… baina interesgarria, oso interesgarria.

***

Los días 18 y 19 de abril, los alumnos y alumnas de 4º de Industrial visitaron el Centro de Tecnologías Aeronáuticas (CTA), un centro puntero situado en el parque tecnológico de Minaño y donde se llevan a cabo actividades de desarrollo tecnológico e investigación científica para la industria aeronáutica y espacial. En concreto, tuvimos la ocasión de visitar, junto con Sergio López, director técnico de CTA, el centro M1, donde se encuentran los laboratorios de Estructuras, Fuego y Termografía, y, junto con José Luis Simón, responsable de Ensayos Dinámicos, el M2, donde se sitúan los laboratorios de Ensayos Dinámicos.

En definitiva, hemos tenido la oportunidad intercambiar impresiones y opiniones así como de tener información de primera mano de cómo se certifican productos para sectores tan exigentes y punteros como son el sector aeronáutico y espacial.

Hay 1 comentario

Añade el tuyo

Hay 1 comentario