Erasmus en Finlandia – Erasmus Finlandia aldean (I): Finlandesak


Erasmus bat egiteak zer suposatzen duen jakin nahi al duzue? 4 artikulo txiki eta xelebreen bitartez kontatuko dizuegu. Ea gustatzen zaizkizuen; guri inbidia apurtxo bat ere eman digute…

Lehen Xanti Yanciren eskutik datorkigu:

FINLANDESAK. Xanti Yanci Irungaray

Finlandesak? Finlandesak ez, suomiak dira beraien hitzetan eta hizkuntz propioa dute: suomia. Nik gutxi batzuk ezagutu nituen bakarrik, hiruzpalau bat, arraroenak -eta jatorrenak-. Zaila izaten da suomi batekin erlazionatzea, beraien intimitatea eta bertzeena aunitz errespetatzen baitute. Hortaz, zailagoa da beraien kulturan barneratzea eta beraien ohiturak ikastea. Halere, laguntza eskatu ez gero, munduko pertsona adeitsuenak ezagutuko dituzu.

Nahiko zaila da ohiko suomi bat definitzea, baina bereizgarri batzuk nabarmen daitezke: puntualtasuna balore garrantzitsua da suomientzat; ixiltasuna, natura oro har eta saunak aunitz maite dituzte (5 milioi suomi eta 1,5 milioi sauna inguru daude Suomin!); gehienek ingelesa ongi solasten dute; ohartu gabe, beraien fisionomiak bikingoak direla ekartzen dizute gogora; alkohola eta apustu-jokoak tabu dira eta izotz-hockeya dute beraien kirol.

Niretako, xelebreena beraien dieta da: aunitzetan jaten zuten ilar-zopa antzeko bat, osagai aunitzez egine (ederra!) eta, bereziki, esnea. Beti esnea edaten! Gosarian, hamaiketakoan, bazkarian… Igual horregatik dira hain haundiek, hain bikingoak!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo